Albiste da
17:30etatik falta zen
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gorobel mendilerroan galdutako emakumea onik aurkitu dute

Emakumea 21:00ak aldera aurkitu dute, baseliza batean, perretxikotan ibili eta arratsaldea galduta eman ostean.

Ertzaintzak onik aurkitu du Gorobel mendilerroan galdutako emakumea. Emakumea 17:30ak aldera galdu da, beste bi lagunekin batera perretxikotan zebilela.

52 urteko emakumea Arabako baseliza batean aurkitu dute, 21:00ak aldera, onik. Antza denez, perretxikotan zebilela despistatu eta galdu egin da, Ertzaintzaren arabera.

Gorobel mendilerroa Araba eta Burgos artean dago.

Ertzaintzak onik aurkitu du Gorobel mendilerroan galdutako emakumea. Emakumea 17:30ak aldera galdu da, beste bi lagunekin batera perretxikotan zebilela. 52 urteko emakumea Arabako baseliza batean aurkitu dute, 21:00ak aldera, onik. Antza denez, perretxikotan zebilela despistatu eta galdu egin da, Ertzaintzaren arabera.Gorobel mendilerroa Araba eta Burgos artean dago.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gidari bat ikertzen ari dira istripu batetik ihes egin eta alkoholemia proba egiteari uko egiteagatik

Ertzaintzak ikertu gisa inputatu du bart Trapagaranen beste ibilgailu baten kontra istripua izan eta ihes egiten saiatu zen gidari bat, bide-segurtasunaren aurkako ustezko delitu bat egotzita. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, larunbatean, 21:00ak aldera, bi ibilgailuk talka egin zuten Bizkaiko udalerri horretan, eta gidarietako bat bertan artatu behar izan zuten. Beste gidaria, onik atera zena, ihes egiten saiatu zen, baina agenteek geldiarazi egin zuten. Gizonak uko egin zion alkoholemia proba egiteari.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X