Ezbeharra
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gizonezko bat hil da Basaurin, kamioi batek harrapatuta

Ezbeharra 07:40an gertatu da, oraindik nola ez dakitela. Mercedes markako kamioi batek Etxebarriko 57 urteko gizonezko bat harrapatu du.
18:00 - 20:00
Gizonezko bat hil da Basaurin, kamioi batek harrapatuta

Etxebarriko (Bizkaia) 57 urteko fizonezko bat hil da gaur goizean, N-634 errepidean, Basaurin, Baskonia zubitik gertu, kamioi batek harrapatuta, Ertzaintzak jakitera eman duenez.

Ezbeharra 07:40an gertatu da, oraindik nola ez dakitela. Mercedes markako kamioi batek gizonezko bat harrapatu du. Biktima zebrabide batean harrapatu du kamioiak.

Kolpearen ondorioz, istripua izan eta minutu gutxitara hil da gizonezkoa, Ertzaintzaren arabera.

Errepidea itxi egin dute, eta auto-ilara handiak izan dira bi noranzkoetan.

Zure interesekoa izan daiteke

Olentzero eta Mari Domingi
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ikusmin handia EITBren Bilboko egoitzan, Olentzero eta Mari Domingi agurtzeko eta azken gutunak emateko

Haurren gutunak jasotzen eta haiekin argazkiak egiten izan dira biak ostiral arratsaldean, Bilboko kaleetan zehar egingo duten kalejiraren aurretik. Abenduaren 23an izango da hori, eta zuzenean jarraitu ahal izango da streaming bidez eitb.eus-en, 18:30etik aurrera, Anabel Arrizaren eta Aritz Mendiolaren kontakizunarekin. Emanaldia asteazken arratsaldean emitituko da ETB1en.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Guardia Zibilak erietxera eraman ditu Beloradotik joandakoekin Urduñan bizi ziren mojetako bost, osasun-baldintza kaxkarretan zeudelakoan

Ostegun honetan Santa Klarako monastegitik 87 eta 101 urte arteko bost moja atera dituzte eta Basurtuko erietxera eraman dituzte azterketa egitera, epailearen aginduz. Guardia Zibilak jakitera eman duenez, emakumeak osasun-baldintza txarretan bizi zirela egiaztatu ahala izan dute. Adierazpen horiek gezurtatzeko helburuz, etxeko mojetako batek sareetan zabaldu ditu eraikin barruko irudiak. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X