DESAGERTU DA

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Baionan desagertutako 50 urte inguruko gizon baten bila ari dira

Larunbatean ikusi zuten azkenengoz, Lapurdiko hiriburuan, goizaldeko ordu bata pasata.

Desagertuaren irudia, familiak sareetan zabaldu duena.

Baionako Fiskaltzak ikerketa abiatu du larunbatetik agertu barik dagoen 50 urte inguruko gizon bat aurkitzeko. Pantxoa deitzen da, eta Kanbokoa da, baina Lapurdiko hiriburuan ikusi zuten azkenengoz, larunbatean, goizaldeko ordu bata aldera.

Pantxoaren senideek sare sozialetan mezua argitaratu dute, eta bertan haren janzkera deskribatu dute: “Anorak urdin iluna zeraman, bakero ilunak eta zapatila beltzak”. Jasotakoaren arabera, mozkortuta omen zegoen azkenengoz ikusi zutenean.

Pantxoa azken aldiz goizaldeko ordu bata pasata ikusi zuten, Baionako Café des Pyrénéesetik ateratzen ari zenean.

Fiskaltzak ikerketa abiatu du, eta Poliziak lekukoei dei egin die aurkitu ahal izateko.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X