Hil egin da Madril Arenako bosgarren biktima
Madrid Arenako tragedian zauritu zen Maria Teresa Alonso 20 urteko neska hil egin da ostegun honetan, Madrilgo Fundacion Jimenez Diaz ospitalean, bertako iturriek jakitera eman dutenez.
Azaroaren 1eko Halloween festako jende pilaketaren ondorioz ''garuneko lesio larriak'' zituen, eta horiek eragin diote heriotza. Gau hartatik Madrilgo ospital horretako Zainketa Intentsiboetako Unitatean zegoen, koman.
Madril Arenako tragediak utzi duen bosgarren hildakoa da Alonso.
Dolu eguna deitu dute Madrilen
Teresa Alonso gaztearen heriotza dela-eta, ostiral honetarako dolu eguna deitu du Madrilgo Udalak. Halaber, bertan behera utzi dute Madril Arenan gertatutakoa ikertzeko martxan jarri duten batzordea. Lantalde horretako presidenteak eman du erabakiaren berri, bertako kideek minutu bateko isilunea egin ondoren.
Botella: 'Neurri guztiak hartuko ditut'
Ana Botella Madrilgo alkateak Madril Arenakoa moduko tragediarik berriz gerta ez dadin bere esku dauden ''neurri guztiak'' martxan jarriko dituela esan du ohar batean. Maria Teresa Alonsoren familiako kideei dolumina adierazi die testu horretan, eta biktimei egin dakiekeen omenaldirik onena ''egia agerian uztea'' dela gaineratu du.
Jende gehiegi
Madril Arenan aurkitutako zortzi kutxetan zeuden sarrerak zenbatzen bukatuta, guztira 16.791 sarrera aurkitu dituzte bertan, eta Halloween festak, gehienez, 10.600 pertsona har zitzakeen; beraz, barnarmen gainditu zuten aforoa.
Samurrek eta suhiltzaileek ez zuten jaiaren berri
Alfonso del Alamo Madrilgo Udaleko Larrialdi eta Babes Zibileko zuzendari nagusiak Madril Arenako gertakarien inguruko Ikerketa Batzordean jakitera eman duenez, inork ez zien jaia ospatuko zela adierazi Samurri eta suhiltzaileei.
Zure interesekoa izan daiteke
Sute-arriskua "oso handia" edo "muturrekoa" da oraindik Nafarroako zati handi batean
Horregatik, sutea eragin dezakeen edozein jarduera saihestea eskatu dute. Urzainkin sutea itzaltzeko lanean ari dira, atzo egonkortzea lortu ondoren.
16 pertsona artatu dituzte igande honetan Euskadin, tenperatura altuen ondorioz
Bizkaian erregistratu ziren kasu gehien, 14; Gipuzkoan, berriz, 2; eta Araban ez zen inolako esku-hartzerik egin.
Aburtok batzuek indarkeria matxistaren aurkako mezua ez bereganatzea gaitzetsi du, eta "Polizia gainean izango" dutela ohartarazi
Asteko Nagusiko lehen asteburua igarota, Juan Mari Aburto Bilboko alkateak adierazi du "pozik" dagoela hiriko kaleak gainezka daudelako eta giroa pil-pilean delako. EAJk Bilboko Alkatetzarako hautagaia aldatzeko hartu duen erabakiaz ere mintzatu da, eta "normaltasunez" hartu zuela eta horrelako aldaketak politikan "normalak" direla esan du. Aurrerantzean, "Mikel Hidalgok nire laguntza osoa izango du", adierazi du.
Hamahiru pertsona atxilotu dituzte Bilboko Aste Nagusiko bigarren gauean; bat, indarkeria matxistagatik, eta hiru, lesioengatik
Jai gunean bi pertsona atxilotu dituzte lesioak eragiteagatik, bat atentatuagatik, beste bat epailearen aginduz, bi lapurretagatik eta beste bi telefono mugikorrak ebasteagatik.
Lehiaketa gastronomikoak hartuko du gaur Bilbo, bilbainadekin eta publiko guztientzako hamarnaka jarduerarekin batera
Musika, antzerki eta dantza ikuskizunak tradizio jarduerekin uztartuko dira astelehen honetan, hala nola lehiaketa gastronomikoarekin, zezensuzkoarekin eta su artifizialekin. Gaur Athleticeko jokalarien harrera izango da eta Pentsiodunen Mugimenduak mobilizazioa egingo du.
Hil egin da Morean erreskatatutako gizonezkoa, eta emakumeak kritiko jarraitzen du
20 eta 25 urteko neska-mutilak egoera Beriaingo urtegian erreskatatu zituzten.
Osasun Ministerioak eta erkidegoek gaur adostuko dute Ceutara txertoak bidaltzea
Bideokonferentzia bidezko bilera izango da, eta puntu bakar bat jorratuko dute, txerto hirukoitz birikoa eta barizelaren, poliomielitisaren, tetanosaren eta difteriaren aurkako txertoak bidaltzearen ingurukoa.
Metro koadroko 15 litro ur bota ditu ordubetean Gipuzkoan
Urola Erdian eta Urola Kostan bizi izan dira kazkabar eta zaparrada gogorrenak. Abisu horia aktibo izan da 22:00ak arte. Astelehena ere egun eguzkitsua eta beroa izango da eta arratsaldetik aurrera ekaitzak izan daitezke berriz ere.
'Bali' baleak jendetza erakarri du beste behin Bilboko kaleetan
‘Bali’ baleak eta haren itsas animalien segizioak beste urte batez ere jendetza erakarri dute Bilboko Kale Nagusiko desfile jendetsu eta tradizionalean. Ekitaldia Aste Nagusiko hitzordu jendetsuenetako bat bihurtu da dagoeneko, eta aurten Txinako Urte Berriari egindako keinuak ere izan ditu
“Hau ez da kultura, hau tortura da” lelopean, protesta egin dute zezenketen aurkakoek Bilbon
“Hau ez da kultura, hau tortura da” lemapean, zezenen aurkako plataformak dozenaka lagun bildu ditu arratsaldean, Bilboko Zezen plazaren aurrean. Aste Nagusiaren barruan zezen korridak egiten dira eta horiekin amaitzea eskatzen dute. Egunero bilduko dira zezen plaza itxi dezaten eskatzeko.