LAGUNTZA BEHAR DUTENENTZAT
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Elkartasuna, Gabonetako Loteriaren eskutik

Hainbat GKEk eta irabazi asmorik gabeko beste fundazio batzuek loteria txartelak salduz ateratako diruaren bidez finantzatzen dituzte beren aktibitateak.
loteria navidad efe
Fundazio batzuen aktibitateak loteria txartelak salduz ateratako diruaren bidez finantzatzen dira. Argazkia: Efe

Urteko sasoi honetan, Gabonetako Loteria mintzagai izaten da, eta zerbait irabaziz gero diruarekin zer egingo lukeen pentsatzen hasten da jendea: "Lehen saria jasoz gero, hipoteka kitatuko nuke", "seme-alabei emango nieke" edo "etxea konponduko nuke". Baliteke oso hedatuta ez egotea, baina badaude bestelako desio batzuk ere.

Abenduaren 22an, saridunei ez ezik, beste hainbat laguni ere egingo die mesede Loteriak, hainbat GKEren eta irabazi asmorik gabeko fundazio batzuen bidez zeharka bada ere. Aktibitate batzuk loteria txartelak salduz ateratako diruaren bidez finantzatzen dituzte horiek, saldutako txartelen zati bat diru-laguntza moduan hartzen baitute.

Kontuan izan behar dugu, baina, erakunde horiek ez direla oso ospetsuak, eta, hortaz, horietako batzuk teknologia berrietara moldatu dira. Interneti esker, mundu osora helaraz dezakete beren jarduna, bai eta Gabonetako Loteriaren txartelak nonahi saldu ere.

Lo que la Verdad Importa, Fundación También, Enfermeras para el Mundo eta beste hainbat talde Internetez baliatu dira jadanik.

Besteak beste, lotopia.com enpresak eskaintzen du zerbitzu hau. Erabiltzaileek GKEen eta irabazi asmorik gabeko beste fundazio batzuen loteria txartelak eskura ditzakete bertan.

Zure interesekoa izan daiteke

Pago basoa
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gero eta baso gehiago dugu Euskal Herrian: larreek zuhaitzei leku utzi diete

Lur Geroak baso-kudeaketa planak egin ohi ditu Nafarroako udalentzat. Izan ere, bertan mendi eta baso gehienak publikoak dira; Nafarroako udalek dute basoen % 80 ingururen jabegoa. Nafarroako araudiaren arabera, baso-kudeaketa planak finantzatzeko eskuduntza Foru Gobernuak dauka, baina udalek plan horiek onartu behar izaten dituzte eta askok herritarren parte-hartzea eskatzen dute.  Aholkularitza enpresak, besteak beste, baso horiek modu sostenigarrian nola ustiatu proposatzen du; alegia, baso bakoitzetik zenbat egur atera daitekeen 10 edo 15 urtetan, basoak bolumenik galdu gabe. Horrez gainera, udalak behartuta daude mendian inbertitzera haien ustiapenetik (egurraren salmentatik edota lursailen alokairutik) jasotzen duten diruaren % 20. Inbertsio horiek nola egin ere aholkatzen du.  

Gehiago ikusi
Publizitatea
X