Gizon batek alaba adingabea hil du Torreviejan
Guardia Zibila indarkeria bikarioko krimen gisa ikertzen ari da gertatua. Zantzu guztien arabera, 40 urteko gizonak 3 urteko alaba hil du eta bere buruaz beste egin du ondoren.
Guardia Zibila indarkeria bikarioaren biktima gisa ikertzen ari da Torreviejan (Alacant) hil duten 3 urteko neskato baten hilketa, Espainiako Gobernuak Valentziako Erkidegoan duen Ordezkaritzak eta Berdintasun Ministerioak Genero Indarkeriaren aurkako Ordezkaritzaren bidez jakinarazi dutenez.
Gurasoak bananduta zeuden eta haurraren zaintza partekatua zuten. Bart, Guardia Zibilarekin harremanetan jarri zen ama aitarekin kontaktatu ezin zuelako eta beldur zelako gizonak umeari zerbait egin ziezaiokeela. Guardia zibilak gizonaren etxera sartzean, hilda aurkitu zituzten biak, 3 urteko umea eta 40 urteko gizona.
Ikertzaileek uste dute haurra hil eta bere buruaz beste egin zuela gizonak.
Ama, 36 urte emakumea, ospitaleratu egin behar izan zuten antsietate krisi baten ondorioz.
Minutu bateko isilunea
Torreviejako Udalak minutu bateko isilunea deitu du igande honetarako, hilketa salatzeko.
"Gertaera latz honek gizarte gisa kolpatzen gaitu, eta gogorarazten digu haurrak babesteko eta familia eremuan edozein indarkeria mota desagerrarazteko lan egiten jarraitu behar dugula", adierazi dute Udaletik.
"Gaitzespen ekitaldi honekin bat egitera gonbidatzen ditugu herritarrak, gizarte bidezkoagoa, seguruagoa eta indarkeriarik gabekoa lortzeko bidean", gehitu dute.
Zure interesekoa izan daiteke
Negu Gorriak GKEa, albiste faltsuen eta eskuin-muturraren gorrotoaren jomugan
Hondakin organikotik biometanoa sortzeko planta inauguratu dute Bizkaian
Ikerketa abiatu dute Barakaldon kriminalitate zantzuak dituen emakume baten gorpua topatu dutela eta
Espainiak Rabaten duen enbaxadak ohartarazi du Ceuta zeharkatzeko deialdiak zabaldu direla datorren astezkenerako
Nafarroako Gobernuak Maiatzeko Plazako Amak elkarteko kideak omendu ditu
Auzitegi Nazionalak Flotillako kideak torturatzeagatik ere ikertuko ditu militar israeldarrak
Euskal Hirigune Elkargoa ikertzen ari dira ur zikinak itsasora isurtzeagatik