Gizon batek emazte ohia hil du tiroz Zaragozan
Espainiako Gobernuaren ordezkariaren esanetan, gizona emakumearen zain egon da kalean, tiroka hiltzeko.
Gizon batek emazte ohia hil du tiroz larunbat honetan Zaragozan, Espainiako Gobernuak Aragoin duen Ordezkaritzak jakitera eman duenez.
Hilketa 09:23 inguruan gertatu da, Zaragozako Las Fuentes auzoko Cardenal Cisneros kalean, eta emakumea hil ondoren, bere buruaz beste egin du.
Espainiako Polizia Nazionalak baieztatu du indarkeria matxista kasu bat dela, gizona eta emakumea bikote izan zirelako. Fernando Beltran Espainiako Gobernuak Aragoin duen ordezkariaren hitzetan, gizona emakumearen zain egon da kalean, eta bertara heldu denean, tiroka hil du. Emakumea hil ondoren, bere buruaz beste egin du.
Gizonak kirol armak izateko baimena zuen, eta arma horietako bat erabili du, hain zuzen ere, krimena egiteko.