Turismoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

'The New York Times'ek Getaria eta Balenciaga urteko leku hautatu ditu

AEBetako egunkariak Balenciaga Museoa eta Getaria herria 2013 urteko 46 norako turistikoetatik bi direla esan du.
18:00 - 20:00
'The New York Times'ek Getaria eta Balenciaga urteko leku hautatu ditu

'The New York Times' egunkariak Cristobal Balenciaga Museoa eta Getaria herria hautatu ditu 2013 urteko 46 leku turistikoetako bi.

Sarah Wildman bidaietan aditutako kazetariak bere artikuluan Getariako onura kulturalak eta gastronomikoak goretsi ditu, eta horren bi seme ospetsu aipatu ditu: Juan Sebastian Elcano 1522an munduaren itzulia egin zuen lehenengo itsasgizona eta Cristobal Balenciaga jostuna.

Getariarekin eta duela gutxi ireki duten Cristobal Balenciaga Museoarekin batera, honako hauek daude zerrendan: Houston, Istanbul, Rio de Janeiro, Oslo, Mongolia, Nicaragua eta Bangkok.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bi pertsona ospitalera eraman dituzte Azpeitiako etxebizitza batean izandako sute baten ondorioz

Sutea izan da gaur eguerdian Azpeitian, Erdikaleko 27. zenbakiko etxebizitza batean. Sua 15:00ak pasatxo piztu da, eraikineko bigarren solairuan, eta ondorioz, inguruko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte. Hirugarren solairuan zeuden bizilagunek ezin izan dute euren kabuz irten, eta suhiltzaileek lagunduta atera dituzte kalera. Suhiltzaileak lanean ari dira sugarrak amatatzeko. Bi pertsona Zumarragako ospitalera eraman dituzte, sutean kea arnasteagatik.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X