Zadorra eta Kadagua ibaiek gainezka egin dute, kalterik eragin gabe
Euskal ibaien ur-maila igo egin da gaua bitartean, azken astean izandako prezipitazioek eta, batez ere, azken orduko zaparrada mardulek lagunduta.
Horrela, Zadorra ibaiak gainezka egin du Forondako zonaldean (Araba), baina etxebizitzetan kalterik eragin gabe. Urumea ibaia alerta-mailara iritsi da (Ereñozuko zonaldean). Kadaguak ere gainezka egin du Alonsotegi eta Sodupeko hainbat puntutan.
Gauzak horrela, Eusko Jaurlaritzak Larrialdietako Planarekin jarraituko du ondorengo orduetan, euri eta haize denboraleari aurre egiteko.
Exekutiboak abian jarritako planean mila pertsonatik gora ari dira lanean: suhiltzaileak, ertzainak, DYA, Gurutze Gorria eta boluntarioak. Arreta ibaien eta erreken ur-mailan daukate, batez ere.
Estefania Beltran de Heredia Segurtasun sailburuak lasaitasuna eta zuhurtzia eskatu ditu ondorengo orduei begira. Sailburuak esan duenez, ibaien egoera gertutikjarraitzen ari dira eta sei orduko eurien aurreikuspenak dituzte.
Beltran de Herediak emandako datuen arabera, Euskadin metro karratuko 40 litro jausi dira 24 orduetan eta ondorengo orduetarako beste horrenbeste espero da. Haizeari dagokionez, orduko 120 kilometroko abiaduraz jo dezake, batez ere Gipuzkoan.
Hainbat errepide itxi dituzte Araban
Errepideei dagokienez, itxita daude A-4302 errepidea Gasteiz inguruan, A-3302a Erriberagoitian eta Tresponde aldean, A-4010a Arratzuan eta A-4301a Gasteizen. Gipuzkoan N-324 errepidean lur-jausia izan da.
Segurtasun sailburuak ziurtatu duenez, "talde guztiak beharrezkoa den edozein lekura joateko prest daude" eta Krisi Mahaiak lanean jarraituko du "uneoro datu berriak bilduz".
Nafarroa, alerta laranjan
Igande honetarako, haizeteari dagokion alerta laranja ezarri dute Nafarroan. Gainera, euriagatik abisu horia ere ezarri dute.
Ibaiei dagokienez, lau ibaik egin dute gainezka: Ega, Andosillan, Arga, Funesen, Aragon ibaia, Caoarroson, eta Ebro Castejonen.
Urkullu, Krisi Mahaian
Euri eta haize denboralearen unerik bortitzena 20:00ak eta 22:00ak artean espero zen. Haizeak orduko 120 kilometrorainoko indarrarekin jo du, batez ere Gipuzkoa aldean, eta euriari dagokionez, metro karratuko 40 litro iragarri dituzte.
Euri kopuruaren aurreikuspenak jaitsi egin dira. Baina, hala ere, herritarrei "lasaitasuna" eskatu diete Jaurlaritzatik.
Iñigo Urkullu lehendakariak eta emazteak Krisi Mahaia bisitatu dute larunbate arratsaldean, denboralearen nondik norakoak gertutik jarraitzeko.
Trafikoari dagokionez, bigarren mailako errepide sarean zenbait arazo daude, Araban batez ere. Gipuzkoan, lur-jausi bat izan da N-324 errepidean. Beraz, "kontuz" ibiltzeko gomendioa eman dute.
Estefania Beltran de Heredia Segurtasun sailburuak "kontuz" ibiltzeko gomendioa eman du, batez ere errepideetan, iragarritako euriteek zor dezaketen egoera "kezkagarria" aipatuta.
Beltran de Heredia eta Ana Oregi Ingurumen eta Lurralde Politika sailburuak Zadorra ibaiak gainezka egin duen eremua bisitatu dute, Araban.
Sailburuak Ura Euskal Agentziako teknikariekin eta 112 Larrialdietako Zerbitzuetako arduradunekin batera izan dira Zadorrak Ihurre, Mendoza, Tresponde eta Margarita udalerrietan gainezka egin duen lekuak ikusten.
Ondorioz, Beltran de Herediak kontuz ibiltzeko deia egin du, "iragarpena ikusita egoera kezkagarria da, ibaiek ur asko daramatelako".
Egoerak ez du Araban bakarrik kezka sortzen. Segurtasun eta Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak gertutik jarraitzen ari dira Añarbeko ingurua, eta Oria eta Urumea ibaiena (Hernani, Astigarraga, Martutene, Loiola eta Donostia).
Alerta 1 mailan
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak Larrialdi Plana 1 mailara igotzea erabaki du, uholde arriskua dela-eta. Izan ere, aurreikuspenen arabera, larunbat arratsaldean eguraldiak txarrera egingo du.
Nafarroa ere lehenengo mailako alerta egoeran dago, uholde arriskua dela-eta, batik bat Ega ibaiaren inguruetan. Izan ere, asteburu honetarako, urak asteon baino gehiago haziko direla aurreikusi dute.
Zure interesekoa izan daiteke
ELAk berretsi du CCOOko kide batzuek euskaldunen kontrako hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela
ELAk babes osoa adierazi dio AEKri, Korrikaren antolatzaileari, eta CCOOko zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia babestu du. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu dio CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzeko erabakia hartu izana.
CCOO Korrikatik kanpo geratu da AEK-k lekukoa ez eramateko erabakia hartu ostean, "euskararen aurkako jarrerak sustatzeagatik"
Ohar baten bidez, AEK-k argitu duenez, AEKren Nazio Kontseilua CCOO Euskadiko ordezkariekin bildu zen astelehenean, eta Argia aldizkariak argitaratutako informazioari "sinesgarritasun osoa" emanda, CCOOko kideei jakinarazi zieten "bateraezinak" zirela "euskararen aurkako jardunbide horiek sustatzea eta Korrikan lekukoa eramatea".
Donostiako Arrazakeriaren aurkako Martxak erroldatzeko eskubidea aldarrikatuko du, igandean
29. edizioak Trintxerpe eta Donostia zeharkatuko ditu, Erroldarik gabe ez naiz existitzen lelopean.
% 77,8ra igo da Euskadi plurala izan dadin nahi duten herritarren kopurua
Ikuspegiren azken txostenaren arabera, herritarren % 24,2k adierazi dute azken urtean diskriminazio-egoeraren baten lekuko izan direla eta % 14,6k diskriminazio motaren bat jasan dutela aitortu dute, lanpostu edo alokairu bila izan direnean batez ere. Kolektibo diskriminatuenak ijitoak eta migratzaileak dira, inkestaren arabera.
Medikuek grebaldian jarraitzen dute, estatutu propioaren alde
EAEko medikuak aste honetan bigarrenez kalera irten dira Osasun Ministerioak adostutako estatutu orokorraren aurka. Medikuek lan baldintzak negozioatzeko ahalmena izatea eskatzen diote Osasun Ministerioari. Gutxieneko zerbitzuak ostiralera arte ezarriko dira, medikuen eskubideak aldarrikatzeko.
Ane Elordi: “Ez dugu bateragarri ikusten CCOOren jardunbidea eta 'Euskara gara' aterkipean egingo dugun Korrikan parte hartzea”
Euskadi Irratiko "Faktoria" irratsaioan egindako elkarrizketan Ane Elordi Korrikaren koordinatzaileak adierazi duenez, Errenteriako Lan Deialdi Publikoan gertatu dena "mugarria" izan da Korrikako antolatzaileen ustez. Hortaz, sindikatuko kideekin egindako bileran, azaldu zieten ez zutela bateragarri ikusten haien jardunbidea eta 24. Korrikan parte hartzea.
'Aita Mari' Italiako Vibo Valentiako portura iritsi da, erreskatatutako 32 migratzailerekin
Aita Mari ontzia astearte honetan iritsi da Italiako Vibo Valentiako portura, erreskatatutako 32 migratzailerekin. Mediterraneo erdialdeko uretan topatu zuten ontzia igandean, jendez gainezka, "oso baldintza eskasetan". Erreskatatutako lagunen artean bederatzi adingabe eta haurdun dagoen emakume bat daude.
Zabalik dago AP-8 autobidea, Iurreta parean, istripu baten ondorioz itxita egon ondotik
Kamioi bat irauli da gaur goizean AP-8an, Iurreta parean eta Donostiarako noranzkoan. Istripuaren ondorioz, bi errei itxi dituzte.
Baionan desagertutako 50 urte inguruko gizon baten bila ari dira
Larunbatean ikusi zuten azkenengoz, Lapurdiko hiriburuan, goizaldeko ordu bata pasata.
Espainiako Poliziaren buru ohiaren sexu erasoak berretsi ditu epailearen aurrean salaketa jarri zuen inspektoreak
Epaileak atzera bota du Poliziako buru ohia emakumearekin ez komunikatzeko salaketa-jartzaileak egindako eskaria, "arriskurik ez" dagoela iritzita.