GASTEIZ
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gizon bat atxilotu dute, lapurtutako tabernara damututa itzultzerakoan

Zerbitzaria kolpe batez lurrera bota eta gero, dirua hartu eta ihes egin zuen. Ertzaintza tabernara gerturatu zenean, gizona bertan agertu zen eta honek damututa guztia aitortu zuen.

Ertzaintzak 34 urteko gizonezko bat atxilotu du Gasteizen, taberna batean lapurreta eta zerbitzariari jotzea egotzita. Atxiloketa ustezko lapurra gertakariaren tokira damututa itzuli denean gauzatu da.

Arratsaldeko 17:00 aldera, Ertzaintzak Mariturri Bulebar kaleko taberna batetik dei bat jaso zuen, lapurreta bat izan zela esaten ziona.

Lapurretaren lekura bertaratzean gizon bat tabernaren kanpoan ikusi zuten. Gertatutakoaz galdetu ziotenean, damututa guztia aitortu zuen. Ertzaintzak gizona atxilotu zuten.

Zerbitzaria bestalde, ospitalera eraman behar izan zuten, erasoak eragindako zauriak sendatzeko.

 

 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bi pertsona ospitalera eraman dituzte Azpeitiako etxebizitza batean izandako sute baten ondorioz

Sutea izan da gaur eguerdian Azpeitian, Erdikaleko 27. zenbakiko etxebizitza batean. Sua 15:00ak pasatxo piztu da, eraikineko bigarren solairuan, eta ondorioz, inguruko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte. Hirugarren solairuan zeuden bizilagunek ezin izan dute euren kabuz irten, eta suhiltzaileek lagunduta atera dituzte kalera. Suhiltzaileak lanean ari dira sugarrak amatatzeko. Bi pertsona Zumarragako ospitalera eraman dituzte, sutean kea arnasteagatik.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X