Zirkuitu itxia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Donostiako inauterietako desfilea arratsaldean egingo dute azkenik

Aurreko asteburuan desfilea bertan behera utzi behar izan zuen Donostiako Udalak, euria zela eta. Desfilea azkenean gaur egingo dute, 17:00etatik aurrera.
Donostiako inauterietako desfilea egingo dute gaur. Argazkia: EITB

Donostiako inauterietako konpartsen eta karrozen desfilea egingo dute gaur arratsaldean azkenik. Aurreko asteburuan Donostiako Udalak bertan behera utzi behar izan zuen, euria zela eta.

Desfilea 17:00etan hasiko da, betiko moduan, zirkuitu itxian: Boulevardetik hasita, Hernani kalea, Askatasun etorbidea, Urbieta, Prim, Bergara, Idiakez, Gipuzkoa plaza eta Legazpi kaleak igarota.

Zure interesekoa izan daiteke

VACAS Y TERNEROS LIMOUSIN DE UN AMIGO EN ERANDIO-GOIKOA
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Hego Euskal Herrian premiazko txertaketa baimendu dezala eskatu dio Espainiako Gobernuak Europar Batzordeari, dermatosi nodularrari aurre egiteko

Frantziako estatuarekiko mugatik hurbil dauden eskualdeetan txertatu nahi ditu Espainiako Gobernuak abelburu guztiak, hau da, Euskadin, Nafarroan eta Aragoin. Izan ere, azken orduetan foku gehiago agertu dira Frantziako Estatuan, mugatik hurbil, gainera. Neurri horren helburua da gaixotasunaren hedapena eten eta gainerako erkidegoetara ez iristea.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X