Murrizketak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Emakunderen aurrekontua % 20 murriztuko dute

Genero Indarkeriaren Biktimen Arretarako Zuzendaritza desagertu egingo da eta Emakundek hartuko du bere gain horren ardura.
Emakunderen zuzendaria eta idazkari nagusia, gaur. Argazkia: Efe

Emakunderen aurrekontua % 20 inguru murriztuko da aurten, 2012ko aurrekontuaren aldean, eta egitasmoak eta laguntzak aztertuko dituzte, zerbitzu berdina eskaini nahi baitute baliabide gutxiagorekin.

Horixe jakinarazi dute gaur Izaskun Landaida Emakunderen zuzendariak eta Ana Alberdi idazkari nagusiak, martxoaren 8ko Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira prestatu dituzten ekimenen berri emateko prentsaurrekoan.

Iñigo Urkullu lehendakariaren Jaurlaritzak, gainera, Genero Indarkeriaren Biktimen Arretarako Zuzendaritza kenduko du eta Emakunderen esku utziko du bulego horrek eskaintzen zuen zerbitzuaren ardura.

Eusko Jaurlaritzak iragarri dituen murrizketak Emakundera ere iritsi dira, eta murrizketa % 20 ingurukoa izango dela iragarri du Landaidak.

Hala ere, Emakunderen zuzendariak zehaztu du martxan dauden egitasmoei eustea dela haien asmoa, eta diru-laguntzak berraztertuko dituztela.

Martxoaren 8ko Emakumeen Nazioarteko Egunera bideratutako baliabideetan ere murrizketak izango omen dira. Hori horrela, aurten 5.000 karteleko kanpaina abiatuko dute. Garraio publikoen geltokietan, erakundeetan, eskoletan eta liburutegietan jarriko dituzte kartelak. Emakumeen eta gizonen arteko berdintasunean aurrerapausoak emateak pertsonei, indibidualki eta kolektiboki, egingo dien onura aldarrikatuko dute kartel horietan.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X