Berdintasun politiketan atzera egiteko arriskua dago Emakunderen ustez
Maria Silvestre Emakunderen zuzendariaren iritziz, egungo krisiaren eta aurrekontuen murrizketen testuinguruan berdintasun politiketan "atzera" egiteko arriskua dago.
Jaurlaritzaren, Eudelen eta Aldundien elkarlanarekin sortutako "Beldur barik" kanpainaren aurkezpena egin du Emakundek.
Hirugarren urtez egin duten kanpaina honen helburua, euskal gazteen artean sexu-indarkeria saihestea da.
Gazteei ere eragiten dien gaitza da genero indarkeria, izan ere, EAEn tratu txarrak pairatzen dituzten emakumeen % 33, 30 urte baino gutxiago dituzte, Mariola Serrano Jaurlaritzaren Genero Indarkeriaren Biktimen Arretarako zuzendariak azaldu duenez.
Halaber, indarkeria fisikoaz gain, gazteen artean beste indarkeria batzuk daudela ohartarazi du, eta besteak beste, mutil batzuek "whatsapp" (mugikorren bitartez mezuak bidaltzeko sistema) edo sare sozialen bitartez neskak kontrolatzen dituztela azaldu du.
"Isileko" indarkeria dela adierazi du, "baina horrekin amaitzeko aintzat hartu behar da".
"Aurrekontuetan murrizketak egiten ari diren testuinguru honetan, berdintasun politiketan atzera egin" daitekeela ohartarazi dute, nahiz eta "agian EAEko erakundeetan ez den ematen", gaineratu du.
Horregatik, berdintasun politikak ez direla "apaindura" bat defendatu dute.
"Beldur Barik" proiektuak Eudelen koordinaziopean egiten den "Berdinsarea" programaren eta EAEko erakunde guztien babesa du.
Azkenik, estereotipoak hausteko bideoen "Beldur Barik" lehiaketak 131 lan jaso ditu eta Artiumen egingo duten ekitaldian jakinaraziko dira irabazleen izenak.
Zure interesekoa izan daiteke
Auto-ilarak N-1 errepidean, Andoainen, Gasteizerako noranzkoan, istripu baten ondorioz
Bi emakume bizkaitar hil ziren Madrilgo jatetxeko suteagatik ikertutakoak auzipetu dituzte, hilketa egotzita
Iñaki Angulo youtuberraren aurkako ikerketa hasi du Fiskaltzak, Hector Bellerin futbolariari irain homofoboak egiteagatik
Hoteletako erreserbekin lotutako iruzur kasuen gorakada atzeman du Ertzaintzak
Ginekologiako eta bularreko minbiziari eskainitako EITB Maratoiak ikerketa jarriko du erdigunean eta Zea Mays taldearen "Elektrizitatea" abestia izango du soinu-banda