Konklabea prestatzen
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Kardinalek bilera bakarra egingo dute astearte honetan

Kardinalek erabakia bigarren bileran hartu dute, arratsaldean. Bestalde, gotzainez mozorrotutako gizon bat konklabea prestatzeko lehen kongregazioan sartzen saiatu da.
18:00 - 20:00
Kardinalak konklabea prestatzen hasi dira

Kardinalek kongregazio orokor bakarra egingo dute astearte honetan, Benedikto XVI.aren ordezkoa aukeratuko duen konklabea prestatzeko hirugarrena izango da, Federico Lombardi Vatikanoko bozeramaileak gaur jakitera eman duenez.

Bilera 08:30ean hasiko da eta aurreneko biak bezalaxe egingo dute, Sinodoko Areto Berrian, Pablo VI. Gelan.

Erabakia gaur egindako bigarren bileran hartu dute kardinalek. Raniero Cantalamessa frantziskotarrak aurreneko gogoeta egin du asteleheneko bileran.

Konklabea hasteko data kardinale boto-emaile guztiak heltzen direnean finkatuko dute.

Astelehenean 142 kardinalek parte hartu dute, baina 207k osatzen dute Kardinalen Kolegioa.

Guztira, kardinal boto-emaileak 115 dira eta Vatikanora oraindik 12 gehiago heldu behar dira.

Gotzain faltsuaren saiakera

Bestalde, gotzainez mozorrotutako gizon bat Benedikto XVI aita santuaren ordezkoa aukeratuko duen konklabea prestatzeko lehen kongregazioan sartzen saiatu da, baina ez du lortu. Gizonak segurtasun kontrol bat gainditu du, baina atzeman eta kaleratu egin du.

Gertakaria bilera hasi baino minutu batzuk lehenago jazo da, munduko txoko guztietatik hurbildutako hainbat kazetariren aurrean.

Gotzain faltsuak aurreneko kontrola gainditu du, baina gutxi geroago Vatikanoko Poliziak harrapatu du Pablo VI. Aretora sartzen saiatu denean.

Zure interesekoa izan daiteke

(Foto de ARCHIVO)

Rueda de prensa de Palestinarekin Elkartasuna



REMITIDA / HANDOUT por PALESTINAREKIN ELKARTASUNA

Fotografía remitida a medios de comunicación exclusivamente para ilustrar la noticia a la que hace referencia la imagen, y citando la procedencia de la imagen en la firma

20/3/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Israelgo taldeen aurkako partidak bertan behera uzteko eskatu du Palestinarekin Elkartasuna plataformak Gasteizen

Ehunka lagun atera dira gaur Gasteizko kaleetara, Baskoniak Hapoel Tel Aviven aurka jokatu beharreko kanporaketa eta apirilaren 7an Maccabiren kontrakoa bertan behera uztea eskatzeko. Palestinarekin Elkartasuna plataformaren arabera, Israel “genozidioa zuritzeko” erabiltzen ari da saskibaloia, eta ez da nahikoa Buesa Arena hustea: Israelekin harreman guztiak etetea aldarrikatu dute, baita kirol arlokoak ere.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X