Sutea
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bermeoko alkatea: ‘Alde zahar osoa kiskaliko zela pentsatzen genuen’

Josu Unanue Bermeoko alkatearen ondokoak aitortu du "ziurrenik bizilagun batzuek etxea galdu" egingo dutela.
Sutea Bermeon. Argazkia: Busturialdeko Hitza

Idurre Bideguren bermeoko alkateak aitortu du "alde zahar osoa kiskaliko zela" pentsatu dutela, sutea piztu denean zeuden sugarren tamaina ikusi dutenean.

"Alde zahar osoak su hartuko zuela pentsatu dugu momentu batean. Urduritasun momentu batean, aldamenean nuen suhiltzaile bati galdetu diot ea sua gelditzeko gai izango ote ginen. 'Ez dakit zer esan' zioen aurpegiarekin begiratu dit. Oso une gogorra izan da, sugarrak oso handiak ziren", adierazi du Bidegurenek hedabideen aurrean.

Alkateak azaldu duenez, sua kontrolatuta zegoela pentsatu duten beste une batean, "haize bolada gogor bat etorri da eta erraztasun handiz zabaldu du sua".

Bidegurenek esan du oraindik sua dagoela etxebizitza batzuetan eta dena itzali arte ez dutela jakingo zenbaterainoko kaltea egin duen suak.

Bermeoko alkateak adierazi duenez, gaur goizaldean piztu den sutearen arazo nagusia haizea da, ez baitu "sua itzaltzen laguntzen".

Radio Euskadin egindako elkarrizketa batean aitortu duenez, "susto handiarekin" daude eta oraindik "ziurgabetasuna" da nagusi, sua piztu eta ordu batzuetara suak oraindik kontrolik gabe jarraitzen zuelako.

"Azkar itzaliko genuela pentsatzen genuen, momentu batean itzalita zegoela zirudien, baina berriro piztu da", Bidegurenen esanetan.

Horren harira, "dena kontrolpean izateko zain" daudela azpimarratu du, eta horretarako "konfiantza osoa" dutela profesionalengan.

Josu Unanue alkatearen ondokoak, bere aldetik, "tamaina handiko sutea" izan dela adierazi du; izan ere, "sua oso azkar zabaldu da, etxeetako teilatuetatik batez ere, egurrezko egiturak baitituzte".

"Eraikin zaharrak dira, egitura delikatuekin. Zorionez, ez zegoen pertsonarik eraitsitako eraikinetan", gaineratu du.

Gainera, Unanuek azaldu duenez, "Udaleko langile guztiek" dihardute sutea itzaltzeko eta kaltetuei laguntzeko lanetan.

Kaltetutako herritarrak

Bi kale jendez hustu behar izan dituzte sutearen ondorioz eta herritarrak BBKren lokal batera eraman dituzte. Bidegurenek esan du "jendea lasaitu nahian" dabiltzala, sua kontrolatu eta bizilagunak etxeetara itzuli arte.

Gainera, suaren ondorioz eraitsi diren eraikinez gain, udaletxeko teilatuaren zati bat ere kiskali dela jakinarazi du alkateak.

Kaltetuei dagokienez, Unanuek pertsona zaharrei etxetik ateratzea "kosta" egiten zaiela eta batzuek ez dutela "etxetik atera" nahi adierazi du, nahiz eta etxeak jendez husteko aparteko arazorik ez duten izan.

Era berean, Unanuek uste du "ziurrenik bizilagun batzuek etxea galdu" egingo dutela, baina Udalak gogor lan egingo omen du pertsona horiek "hoteletara edo bestelako zentroetara eramateko, etxebizitza lortzen duten arte".

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk berretsi du CCOOko kide batzuek euskaldunen kontrako hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk babes osoa adierazi dio AEKri, Korrikaren antolatzaileari, eta CCOOko zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia babestu du. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu dio CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzeko erabakia hartu izana.

(Foto de ARCHIVO)

Varios atletas durante el inicio de la Korrika, en la Plaza de San Juan, a 14 de marzo de 2024, en Irún, Guipúzcoa, País Vasco (España). La Korrika celebra su XXIII edición comenzando hoy, 14 de marzo, en Irún (Guipúzcoa ) y acabando el 24 de marzo en Baiona (Pontevedra). Bajo el lema 'Harro Herri', esta carrera muestra su apoyo al euskera y homenajea este año al colectivo Azterketak Euskaraz.



Unanue / Europa Press

14 MARZO 2024;CARRERA;KORRIKA;EUSKERA;EUSKADI;

14/3/2024
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ane Elordi: “Ez dugu bateragarri ikusten CCOOren jardunbidea eta 'Euskara gara' aterkipean egingo dugun Korrikan parte hartzea”

Euskadi Irratiko "Faktoria" irratsaioan egindako elkarrizketan Ane Elordi Korrikaren koordinatzaileak adierazi duenez, Errenteriako Lan Deialdi Publikoan gertatu dena "mugarria" izan da Korrikako antolatzaileen ustez. Hortaz, sindikatuko kideekin egindako bileran, azaldu zieten ez zutela bateragarri ikusten haien jardunbidea eta 24. Korrikan parte hartzea.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X