Beherapen handiak interneten
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Beherapen handiak, gaur Interneten

Gaur, milaka zibernautak % 70era arteko beherapenak dituzten hainbat produktu erosi ahal izango dute eDay ekimenari esker. Gainera, ordu jakin batzuetan, eskaintza bereziak egongo dira.
Cibernauta bat beherapenak eskaintzen dituen webgune bat erabiltzen. Argazkia: EITB.
Cibernauta bat beherapenak eskaintzen dituen webgune bat erabiltzen. Argazkia: EITB.

Gaur, astelehenarekin, Interneteko erabiltzaileak beherapen handiak dituzten hainbat produktu erosi ahal izango dituzte eDay ekimenari esker. Antolatzaileek aipatu dutenez, 120 enpresak parte hartuko dute, eta 200.000 pertsonak erostea espero dutela.

Maria Jose Mayor eDay ekimenaren koordinatzaileren arabera, gaurko salmentekin 10 milioi euro bilduko dituzte. Gaurkoa ekimen horren bigarren edizioa izango da; izan ere, joan den azaroaren 26an estreinatu zuten iniziatiba.

Eguna The eWorld merkataritza eta marketin digitaleko profesionalen azokak antolatu du. Mayorren hitzetan, kontsumo mota guztiak bultzatu eta erosleei Internet bidezko salmentak modaz haratago doazela zabaldu nahi dute.

Horrekin batera, sistema horren bidez mundu birtualean sekula erosketarik ez duten kontsumitzaileek pizgarri bat izan dezatela nahi dute.

Mayorrek gogora ekarri duenez, iaz egin zen lehenengo edizioan 525.000 erabiltzailek parte hartu zuten.

Antolatzaileek ez dute bere burua deskontuen webgune soil bat moduan aurkeztu nahi. Lehen mailako 120 enpresak hartuko dute parte, eta % 70era arteko beherapenekin eskainiko dituzte euren produktuak.

El Corte Ingles, Pepe Jeans, Toys'r'us, Groupalia, Letsbonus, Ives Rocher, Cortefiel, Springfield, Pedro del Hierro, Muji, Zalando, Barcelo hotelak, El Armario de la Tele, Hero Baby, eDreams eta HP dira parte hartzen duten markak, beste askoren artean.

Deskontuak gaur bakarrik egongo dira indarrean, eta, enpresa batzuek jakinarazi dutenez, ordu jakin batzuetan eskaintza bereziak egingo dituzte, AEBetako bertsioan bezala.

Mayorrek iragarri du urtean bitan egin nahi dutela eDay ekimena: azaroan eta maiatzean.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk adierazi du CCOOko kide batzuek euskaldunen hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk  adierazi du bat datorrela AEKrekin, Korrikaren antolatzailearekin, eta babestu egin du CCOOren zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu die CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzen ez uzteko erabakia hartu izana.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X