.eus domeinua, bost urtetako ibilbidearen emaitza
PuntuEus Elkartea 2008ko apirilaren 2an jaio zen, Euskararen eta Euskal Kulturaren Komunitatearen [ EEKK ] ordezkari izateko asmoz. Alor desberdinetako 50 bat erakundek osatzen dute EEKK, tartean, EHU, Euskaltzaindia eta EiTB. Elkarte horrek .eus domeinua lortzeko eskaria aurkeztu zuen ICANN erakundearen aurrean.
ICANN 'Internet Corporation for Assigned Names and Numbers' izenari dagokion akronimoa da. Besteak beste, IP helbideak esleitzeaz eta domeinu-izenen sistema kudeatzeaz arduratzen den irabazi-asmorik gabeko nazioarteko erakundea da.
Eskaria urtebete aztertzen eman ostean, Puntueus Elkarteak onarpena lortu berri du, "urteetako lana eta pazientzia eskatu duen prozesuari" amaiera emanez. "Internetek, kultura-aniztasuna mailarik gorenean kokatzen du eta, kultura-aniztasun horren baitan, gaur egun euskarak eta euskal kulturak Interneteko aterpe teknologiko propioa izan dezakete", azaldu dute Puntueus Elkarteko bozeramaileek, "ikur hori euskara eta euskal kultura sustatzeko tresna izango da eta, hori horrela, .eus domeinua mundu mailako hizkuntza normalkuntzarako tresnatzat ulertzen dugu, euskara beste hizkuntzen mailan kokatzen baitu".
.eus domeinua Lehen Mailako Estatuko bigarren domeinu bihurtu da. Izan ere, 2005ean onartu zuen ICANNek hizkuntza eta kulturen komunitateei lotutako lehen domeinua: .cat, hizkuntza eta kultura katalanaren Lehen Mailako Domeinua.
Halaber, helburu bera izanda, ibilbide bera egiten hasi dira beste hizkuntza eta kultura komunitate batzuk: galegoa (http://www.puntogal.org), bretoiera (http://www.pointbzh.com/) eta galesa edo kymbruera (http://www.dotcym.org/home/).
Zure interesekoa izan daiteke
ELAk berretsi du CCOOko kide batzuek euskaldunen kontrako hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela
ELAk babes osoa adierazi dio AEKri, Korrikaren antolatzaileari, eta CCOOko zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia babestu du. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu dio CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzeko erabakia hartu izana.
CCOO Korrikatik kanpo geratu da AEK-k lekukoa ez eramateko erabakia hartu ostean, "euskararen aurkako jarrerak sustatzeagatik"
Ohar baten bidez, AEK-k argitu duenez, AEKren Nazio Kontseilua CCOO Euskadiko ordezkariekin bildu zen astelehenean, eta Argia aldizkariak argitaratutako informazioari "sinesgarritasun osoa" emanda, CCOOko kideei jakinarazi zieten "bateraezinak" zirela "euskararen aurkako jardunbide horiek sustatzea eta Korrikan lekukoa eramatea".
Donostiako Arrazakeriaren aurkako Martxak erroldatzeko eskubidea aldarrikatuko du, igandean
29. edizioak Trintxerpe eta Donostia zeharkatuko ditu, Erroldarik gabe ez naiz existitzen lelopean.
% 77,8ra igo da Euskadi plurala izan dadin nahi duten herritarren kopurua
Ikuspegiren azken txostenaren arabera, herritarren % 24,2k adierazi dute azken urtean diskriminazio-egoeraren baten lekuko izan direla eta % 14,6k diskriminazio motaren bat jasan dutela aitortu dute, lanpostu edo alokairu bila izan direnean batez ere. Kolektibo diskriminatuenak ijitoak eta migratzaileak dira, inkestaren arabera.
Medikuek grebaldian jarraitzen dute, estatutu propioaren alde
EAEko medikuak aste honetan bigarrenez kalera irten dira Osasun Ministerioak adostutako estatutu orokorraren aurka. Medikuek lan baldintzak negozioatzeko ahalmena izatea eskatzen diote Osasun Ministerioari. Gutxieneko zerbitzuak ostiralera arte ezarriko dira, medikuen eskubideak aldarrikatzeko.
Ane Elordi: “Ez dugu bateragarri ikusten CCOOren jardunbidea eta 'Euskara gara' aterkipean egingo dugun Korrikan parte hartzea”
Euskadi Irratiko "Faktoria" irratsaioan egindako elkarrizketan Ane Elordi Korrikaren koordinatzaileak adierazi duenez, Errenteriako Lan Deialdi Publikoan gertatu dena "mugarria" izan da Korrikako antolatzaileen ustez. Hortaz, sindikatuko kideekin egindako bileran, azaldu zieten ez zutela bateragarri ikusten haien jardunbidea eta 24. Korrikan parte hartzea.
'Aita Mari' Italiako Vibo Valentiako portura iritsi da, erreskatatutako 32 migratzailerekin
Aita Mari ontzia astearte honetan iritsi da Italiako Vibo Valentiako portura, erreskatatutako 32 migratzailerekin. Mediterraneo erdialdeko uretan topatu zuten ontzia igandean, jendez gainezka, "oso baldintza eskasetan". Erreskatatutako lagunen artean bederatzi adingabe eta haurdun dagoen emakume bat daude.
Zabalik dago AP-8 autobidea, Iurreta parean, istripu baten ondorioz itxita egon ondotik
Kamioi bat irauli da gaur goizean AP-8an, Iurreta parean eta Donostiarako noranzkoan. Istripuaren ondorioz, bi errei itxi dituzte.
Baionan desagertutako 50 urte inguruko gizon baten bila ari dira
Larunbatean ikusi zuten azkenengoz, Lapurdiko hiriburuan, goizaldeko ordu bata pasata.
Espainiako Poliziaren buru ohiaren sexu erasoak berretsi ditu epailearen aurrean salaketa jarri zuen inspektoreak
Epaileak atzera bota du Poliziako buru ohia emakumearekin ez komunikatzeko salaketa-jartzaileak egindako eskaria, "arriskurik ez" dagoela iritzita.