Noos auzia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Palmako duke-dukesek salgai jarri dute Pedralbesko jauregia

Espainiako erregeak 1,2 milioi euro eman zizkion Cristina infantari, jauregia eros zezan. Ez dago argi, baina, mailegu edo dohaintza bat izan ote zen.
Pedralbesko jauregia. BarcelonaRent.info
Pedralbesko jauregia. BarcelonaRent.info

Palmako duke-dukesek, Iñaki Urdangarinek eta Cristina infantak, salgai jarri dute Pedralbesko jauregia (Bartzelona), hau da, Genevara bizitzera joan aurretik bizileku izan dutena, Errusiako merkatura zuzenduta dagoen higiezinen agentzia baten webgunean ikus daitekeenez. Hain zuzen ere, 9,8 milioi euroren truke saldu nahi dute.

Agentziaren webgunean jauregiaren 11 argazki ere daude ikusgai.

Juan Carlos I.a Espainiako erregeak 1,2 milioi euro eman zizkion Cristina infantari, 2004. urtean, jauregia eros zezan. Ez dago argi, baina, mailegu edo dohaintza bat izan ote zen.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X