Hondarribiko alardea
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Alardean plastiko beltzik ez jartzeko eskatu du Segurtasun sailak

Plastiko beltzik ez ateratzeko eskatu dio Jaularitzak alarde tradizionalari, eta desfilea manifestazio itxuran ez egitea alarde parekideari.
Hondarribiko alardea
Kartelera Alardea EITB

Urtero bi alardeen desfileak arautzeko egin behar izaten duen ebazpenaren bidez egin du eskaera Jaurlaritzak. Eta aurtengo ebazpenak berritasun bat baino gehiago dakar. "Gertakizun historiko bat adierazten duen desfilea" izatea eta  "emakumearen presentzia eta integrazio aktiboa duen alarde publikoa errebindikatzea", aitortu dio alarde parekideari.

Halaber, Segurtasun Sailak alde biei aitortu die alardea ospatzeko "funtsezko eskubidea" dutela, Ikuskizun Publikoei buruzko Legean oinarrituta.

Bestalde, bi alardeen ordutegiak eta  ibilbideak zehaztu ditu Jaurlaritzak. Jaizkibel Konpainia, alegia, alarde mixtoa, goizeko 08:25ean abiatuko da Zumarditik. Eusko Jaurlaritzatik desfilea ez dezatela manifestazio itxuran egin eskatu diete antolatzaileei. Aurretik, Jaizkibelgo kideek adierazia zuten, aurten pankartarik gabe aterako direla, beste konpainien moduan desfilatzera.

Bestalde, alarde tradizionala goizeko bederatziak bost gutxiagotan aterako da. Azken horiei, plastiko beltzik ez jartzeko eskatu diete Segurtasun sailak; emakumeak alardean soldadu gisa parte hartzearen kontra daudenek, plastiko beltza jarri izan ohi dute kale nagusian.

Batzuei eta besteei, elkarrekin bizitzeko eta toleranteak izateko borondatea ager dezatela eskatu diete.

Bien bitartean, Gipuzkoako Aldundiak, Emakundek eta Arartekoak babesa agertu diete Jaizkibel konpainiako kideei eta bihar Hondarribian izango dira.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk adierazi du CCOOko kide batzuek euskaldunen hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk  adierazi du bat datorrela AEKrekin, Korrikaren antolatzailearekin, eta babestu egin du CCOOren zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu die CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzen ez uzteko erabakia hartu izana.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X