Dibortzioaren legea
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Kidetzak ez du ongi ikusten zaintza partekatua inposatzea

Kidetzak, Euskadiko guraso bananduen federazioak, Gobernu zentralak dibortzioaren legean egin nahi dituen aldaketen balorazioa egin du.
Dibortzioa
Dibortzioa

Dibortzioaren legean hobetu beharreko zenbait puntu daudela uste dute Kidetzako kideek. Bikotekideen artean desadostasuna dagoen kasuetan, bitartekaritza gehiago indartu behar dela pentsatzen dute, eta ez dute uste zaintza  partekatua  inposatu  behar denik. Izan ere, zaintza partekatuaren alde daude, baina beti ere, adin txikoentzat aukerarik onena bada.

Famili-bitartekaritza indartu

Kidetzaren eskarien artean daude, famili-bitartekaritza indartzea, gurasoen arteko akordioak erraztu eta haurrentzat onuragarrienak diren neurriak hartzeko. Haurren onura lehenetsi beharko lukete baita epaileek ere zaintza partekatua ematerako orduan.

Etxebizitzaren arazoari aurre egiteko, bestalde, erakundeen inplikazioa eskatu dute. Banandutako gurasoentzat alokairu sozialeko etxebitza gehiago ipintzea eskatu diote Eusko Jaurlaritzari.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X