Mahats-bilketa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Aurtengo ekoizpenak behera egitea espero du Arabako Errioxak

Halere, mahats bikaina izango dutela adierazi dute. Villabuenako mahats-bilketa tradizionalaren 20. festaren ospakizunean eta sasoiko lehen muztioa dastatu ahal izan dute.
18:00 - 20:00
Kalitate onekoa bai, baina ez da uzta oparoa espero

Arabako Errioxak ardo ekoizpenak behera egitea espero du aurten, baina, era berean, mahats "bikaina" izango dela uste du, baina, edonola ere, datozen egunetako eguraldiak baldintzatuko du mahatsaren kalitatea.

Eguzkia, gau freskoak eta euri gutxi espero dute lurraldeko ekoizleek eta biztanleek datozen asteetarako, mahats-bilketa urriaren erdi alderako momenturik egokienean egoteko, Jokin Villanueva Zubizarreta Biasteri-Arabako Errioxako kuadrillako presidenteak Villabuenan ospatu den mahats-bilketaren 20. festan esan duenez.

Villanuevak ekoizpenak behera egitea espero du, aurreko urteekin alderatuta, mahastiek eman ahal duten guztia ez dutelako eman, baina kalitatea, beti bezala, "bikaina" izatea espero dute.

Gaur, igandea, eman diote hasiera mahats-bilketari, Villabuenako mahats-bilketaren 20. festaren ospakizunarekin. Antolatzaileen arabera, 15.000 pertsona inguru bildu dira festa tradizional horretan.

EAEko politikari ugari izan dira Arabako Errioxako herri txiki horretan; Iñigo Urkullu lehendakaria, Javier de Andres Arabako ahaldun nagusia, Arantza Quiroga Euskadiko PPren presidentea, Jose Antonio Pastor PSE-EEren bozeramailea eta Belen Arrondo EH Bilduren legebiltzarkidea, besteak beste.

Festan aurtengo sasoiko lehenengo muztioa dastatu dute, urtero legez mahatsa zapaldu ostean. David de Jorge sukaldaria izan da aurtengo pregoilaria.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk adierazi du CCOOko kide batzuek euskaldunen hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk  adierazi du bat datorrela AEKrekin, Korrikaren antolatzailearekin, eta babestu egin du CCOOren zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu die CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzen ez uzteko erabakia hartu izana.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X