Hendaiako ikastola
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ikastola berria egiteko laguntza bertan behera utzi du Pauek

Hendaiako Udalak eraikin berria egiteko diru-laguntza emana zuen, eta hori barik, kolokan dago. Seaskak ez du erabakiaren kontrako mobilizazio gehiago egitea baztertu.
18:00 - 20:00
Hendaiako ikastolak ezingo du egoitza berririk eraiki

Hendaiako ikastola berria egiteko diru-laguntza emateko Udalaren erabakiaren aurka Lionel Beffre Paueko prefetak jarritako helegitea ontzat eman du Paueko Auzitegiak eta, hori horrela, eraikin berria kolokan dago.

Frantziako Estatuan espresuki debekatuta dago (Falloux Legea) hezkuntza pribatua diru publikoz laguntzea. Hain justu, Lege hori argudio nagusi gisa erabili du Paueko Auzitegiak, auziaren mamia sakon aztertu ez badu ere. Hendaiako Udalak onartutako diru-laguntza bertan behera uzteko eskatzeaz gain, auzibideak dirauen artean lanak debekatzeko agindua ere eman du Auzitegiak.

Seaskak Auzitegiaren erabakia deitoratu du eta Falloux Legearen oinarria aldatzea eskatu. Izan ere, hori indarrean dela, Seaskak ez du helduleku legalik.  Hori horrela, eta ikastolaren premia bizia dela argudiatuz, Ipar Euskal Herriko Ikastolen Elkarteak ez du mobilizazio gehiago egitea baztertzen.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bi pertsona ospitalera eraman dituzte Azpeitiako etxebizitza batean izandako sute baten ondorioz

Sutea izan da gaur eguerdian Azpeitian, Erdikaleko 27. zenbakiko etxebizitza batean. Sua 15:00ak pasatxo piztu da, eraikineko bigarren solairuan, eta ondorioz, inguruko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte. Hirugarren solairuan zeuden bizilagunek ezin izan dute euren kabuz irten, eta suhiltzaileek lagunduta atera dituzte kalera. Suhiltzaileak lanean ari dira sugarrak amatatzeko. Bi pertsona Zumarragako ospitalera eraman dituzte, sutean kea arnasteagatik.

Ekain Perrino, elkarrizketa EiTBn
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ekain Perrino: "Gorroto-delitua dela onartu da, baina 2 urteko espetxe zigorra ez da ezer"

Justiziak Ekain Perrinok 2021ean Basaurin jasandako eraso homofoboaren egile gehienak zigortu ditu. Hamaika egileetatik hamarrek bi urteko espetxe zigorra jaso dute, osotasun moralaren aurkako delituagatik; hamaikagarrenari, berriz, 14 hilabeteko kartzela zigorra eta zortzi hilabeteko isuna ezarri diote. Perrino pozik agertu da gorroto-delitua onartu duelako epaileak, 2 urteko espetxealdia ez dela nahikoa adierazi du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X