SUTEA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Zortzi hilabeteko haur bat larri, kea arnastuta, Burlatan

Etxebizitza bateko logela batean piztu da sua. Suhiltzaileek atera dute mutikoa, larri, eta anbulantzian eraman dute Nafarroako Ospitalera.
18:00 - 20:00
Suhiltzaileek 8 hilabeteko umea erreskatatu dute sute batean

Zortzi hilabeteko haur bat larri eraman dute Nafarroako Ospitalera,  Burlatako etxebizitza baten izandako sute batean, kea arnastu ondoren intoxikatuta.

08:50ean gertatu da sutea, Ezpondoa kaleko etxebizitza batean. Foru Erkidegoko Gobernuak jakitera eman duenez,  bizilagunak ohartu dira keaz.  Ateari kolpeka hasi dira, barruan zeudenei ohartarazteko.

Emakume bat berehala atera da etxebizitzatik, semeetako bat,  lau bat urtekoa, besotan zuela. Antza, sekulako ke-lainoa zegoen eta emakumeak ezin izan du beste semearen logelara sartu. Zortzi hilabeteko mutikoa sehaskan zegoen.

Cordovillako parkeko suhiltzaileek lortu dute umearen logelan sartzea eta umea ateratzea.  Esan bezala, arnastutako kearen ondorioz, larri eraman dute erietxera.  Atera dutenean konorterik gabe zegoen arren, oxigenoa jarri diotenean, suspertzen hasi da.  Umearen ama eta anaia onik daude.

Suhiltzaileek sua erabat amatatu dute.  Etxearen logeletako bat, sua piztu den lekua, erabat kiskalita geratu da. Oraindik ez dakite sutea zerk eragin duen.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk adierazi du CCOOko kide batzuek euskaldunen hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk  adierazi du bat datorrela AEKrekin, Korrikaren antolatzailearekin, eta babestu egin du CCOOren zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu die CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzen ez uzteko erabakia hartu izana.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X