Genero indarkeria
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bikotekidea erasotzeagatik gizonezko bat atxilotu dute Bilbon

28 urteko gizonezkoa bikotekidea balkoitik behera bota nahi zuen, Txurdinaga auzoan. Genero indarkeriagatik aurrekariak zituen gazteak.

Bilbon gizonezko bat atxilotu du Ertzantzak bere bikotea balkoitik behera bota nahi zuelako. 28 urteko gizonezkoak, genero indarkeriagatik aurrekariak dituela jakinarazi du Segurtasun sailak.

Atzo arratsaldean, Bilbon, Txurdinaga auzoan atxilotuak, antza, bere bikoteari erasoa egin zion.

Emakumeak esandakoaren arabera, eztabaida baten ondotik, gizonezkoak etxeko telebista apurtu eta bikotekidearen sakeleko telefonoa balkoitik behera bota zuen. Neska balkoira atera zen, eta orduan atxilotua emakumea behera botatzen saiatu zen.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X