Albiste da
Indarkeria zantzuekin
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ume baten gorpua agertu da indarkeria zantzuekin A Coruñan

12 urteko neskatoaren gorpua mendi-bide batean aurkitu dute, Teo herrian.

Neskato baten hilotza agertu da A Coruñako Teo herrian,  pista batean. Lehenengo ikerketen arabera, gorpuak indarkeria zantzuak ditu.

Martiño Noriegak, Teoko alkateak jakitera eman duenez, jasotako informazioa nahasia da eta kasua sekretupean ipini du epaileak. Halaber, lehengo datuen arabera, umea ez da Teo herrikoa, Santiago de Compostelakoa omen da.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X