Klima aldaketa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Itsasoaren maila ia metro bat igo liteke mende honetan

NBEko zientzialarientzat "oso oso litekeena da" gizona izatea berotze globalaren arduradun nagusia.
Izotza urtzen ari da Ipar Poloan.
Izotza urtzen ari da Ipar Poloan. Argazkia: EiTB

Zientzialarien ustez, "oso oso litekeena da" gizona izatea berotze globalaren arduradun nagusia, Nazio Batuen Erakundeko (NBE) Klima Aldaketa taldeko zientzialariek Stockholmen plazaratu duten azken txostenean agertzen denez.

Aditu horiek 2007an egin zuten txostena eguneratu dute, eta aurrekoan % 90eko ziurtasuna zuten gizakia dela berotze globalaren arduradun nagusia 1950etik, eta orain % 95ean daude ziur.

Itsasoaren maila 26 eta 82 zentimetro artean igoko da mendea bukatzerako, eta igoera 18 eta 59 zentimetro artekoa izango zela esan zuten aurreko txostenean. Tenperaturari dagokionez, 0,3 eta 4,8 gradu artean igoko da denbora tarte horretan.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk adierazi du CCOOko kide batzuek euskaldunen hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk  adierazi du bat datorrela AEKrekin, Korrikaren antolatzailearekin, eta babestu egin du CCOOren zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu die CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzen ez uzteko erabakia hartu izana.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X