Zaintza partekatua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Emakunde: 'Zaintza partekatuak ez luke lehentasuna izan behar'

Izaskun Landaidaren ustez, seme-alaben zaintza partekatuak aukera egokiena dirudi banatzera doazen bikotekide biek horren alde egiten badute, desadostasun kasuetan dator ordea arazoa.
18:00 - 20:00
Botere judiziala, zaintza partekatua inposatuta izatearen aurka

Izaskun Landaida Emakundeko zuzendariak adierazi duenez, "seme-alaben zaintza partekatua emateko, gurasoek ardurak jaio direnetik hartu dituztela baloratu behar da, ez bikotea banatu denetik".

"Arduren banaketa lehen unean hasten bada, gurasoek zaintza partekatua izateko eskubidea dute banatzen direnean. Zenbait kasutan, ordea, adingabekoen ardurak ez dira aintzat hartzen eta zaintza partekatua defendatzen da. Harrigarria da hori", adierazi du.

X. Berdintasunerako Gunearen irekieran egin ditu adierazpen horiek Landaidak. Zaintza partekatua izango da foroan jorratuko den gaietako bat.

Adierazi duenez, Emakundek beti egin du familia-erantzukizunaren alde, hau da, emakume zein gizonezkoek adingabekoei eta menpekotasunak dituzten pertsonei arreta bera eskaintzearen alde. "Kasu horietan, zaintza partekatua da eredu egokiena", esan du.

Landaidaren aburuz, "zaintza partekatuak aukera bat gehiago izan behar du epailearentzat. Lehenik eta behin, haurraren beharrak izan behar dira kontuan, eta kasuak banan banan aztertu behar dira". Egungo legediak zaintza mota hori ahalbidetzen duela gogoratu du.

"Zaintza mota hori gurasoen arteko akordioaren ondoren eman behar da, zaila baita bestela aurrera eramatea", amaitu du.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X