Albiste da
EEE-a Tubos Reunidosen |
Eguraldi ezegonkorra |
Iraungitako txertoak |
Santiagoko krimena
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Erailketa leporatu die epaileak Asunta Basterraren gurasoei

Jose Antonio Vazquez Tain kasuaren instrukzio-epaileak sumario-sekretua mantenduko du momentuz.
18:00 - 20:00
Epaile instruktoreak hilketa egotzi die Asuntaren gurasoei

Irailaren 22an hilik aurkitu zuten Asunta Basterra haurraren kasua daraman epaileak, homizidioa ez, erailketa leporatu die umearen gurasoei, Rosario Porto abokatuari eta Alfonso Basterra kazetariari, hain zuzen.

Santiagoko epaitegietatik ateratzean, Jose Antonio Vazquez Tain epaileak momentuz sumario-sekretua mantenduko duela baieztatu du Asuntaren amaren defentsa abokatuak, Jose Luis Gutierrez Arangurenek.

Behin-behineko espetxealdia betetzen ari dira Asuntaren gurasoak. Coruñako Teo herrian, Montouton, Rosario Portok gurasoengandik oinordetuta duen etxera eraman dituzte gaur, familiaren bizilekuaren miaketa ikusteko.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X