Greba hezkuntzan
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ikasleek eta sindikatuek bat egin dute Lomce errefusatzeko greban

UGT eta CCOO sindikatuen arabera, % 80koa da jarraipena. Grebak % 20,76ko jarraipena izan duela eta, beraz, "porrota" izan dela esan du Espainiako Gobernuak.
18:00 - 20:00
Eragin handia izan du Euskal Herrian hezkuntza arloko protestak

CCOO, UGT eta STES sindikatuen arabera, % 83koa izan da hezkuntzako grebaren jarraipena unibertsitatetik kanpo. Hala ere, ez da jarraipen bera izan erkidego guztietan.

Unibertsitate publikoen kasuan, % 91koa izan da jarraipena; baina irakaskuntza pribatuan, % 35ekoa besterik ez, Eskola Publikoaren aldeko Estatuko Plataformako kide diren sindikatu horiek jakitera eman dutenez.

Prentsa-agiri batean azaldu dutenez, mobilizazioekin jarraituko dute Espainiako Gobernuak murrizketei eta hezkuntza erreformari eusten badie.

Ikasleen Sindikatuak (SE) adierazi duenez, ikasleen % 90ek egin dute bat grebarekin. Ikasleen Guraso Elkarteen Espainiako Konfederazioak (Ceapa), berriz, gurasoek ere seme-alabak eskolara ez eramatea erabaki dutela azpimarratu du.

Grebak % 20,76ko jarraipena izan duela esan du Montserrat Gomendio Hezkuntza Estatu idazkariak. Ondorioz, protesta eguna "porrota" izan dela adierazi du Gomendiok. Ministerioarekin "benetako" elkarrizketa "irekia" izateko proposamena luzatu die Gomendiok sindikatuei.

Jarraipena EAEn eta Nafarroan

Grebaren jarraipena % 48,9koa izan da EAEko zentro pribatuetan, eta % 25,8koa publikoetan, Eusko Jaurlaritzak jakinarazi duenez. Hala ere, oso datu gutxitan oinarritutako batez bestekoa dela onartu du Hezkuntza Sailak.

800.000 irakasle eta 10 milioi ikasle eta guraso deitu dituzte kalera ateratzera gaur Espainiako Estatu osoan, Espainiako Gobernuak onartu duen hezkuntza erreformaren kontra protesta egiteko.

CCOO, UGT eta STEE-EILAS sindikatuek elkarretaratzea deitu dute Bilbon, eta Bizkaiko milaka ikaslek mobilizazioan parte hartu dute. ELAk eta LABek ez dute protesta babestu.

Ehunka ikaslek bat egin dute protestarekin eta partehartzaileek txalo zaparrada batekin hartu dituzte.

Ikasleek "eserialdia" egin dute Eusko Jaurlaritzako egoitzaren aurrean, Bizkaiko hiriburuan. Hezkuntza erreformaren eta murrizketen aurka oihu egin dute manifestariek. Era berean, "langilearen semea, unibertsitatera" bezalako leloak errepikatu dituzte.

Lomce manifa Bilbao efe

Manifestazioa Bilbon. Argazkia: EFE

Unai Sordo eta Raul Arza CCOOko eta UGTko idazkari nagusiek mobilizazioetan parte hartu dute.

Horrela, gaurko greba "historikotzat" jo du Sordok, eta lege eta ministro "negargarriei" aurre egiteko "arrakasta" izan dela gaineratu du.

Euskal Herriko Unibertsitateko campusean ehunka pertsonek manifestazioa egin dute ikasleek deituta.

Gurasoen elkarteek eta hezkuntzako eragileek Lomceren kontra protesta egin dute. Eskola amaitu ostean elkarretaratzeak egin dituzte ikastetxeetan.

Bestalde, itunpeko ikastetxeetako langileek ordubeteko lanuztea egin dute berriro ere. Lan hitzarmena eskatzeko eta murrizketak arbuiatzeko lanuztea egin dute EAEn.

Kristau Eskola patronalaren hitzetan, langileen % 21ek egin dute lanuztea (% 30 Bizkaian, % 14 Araban eta % 10 Gipuzkoan).

Lomce manifestazioa Madril efe

Manifestazioa Madrilen. Argazkia: EFE

Milaka lagunek Lomce arbuiatzeko manifestazioa egin dute Iruñean. Erreforma "bidegabea" Nafarroan ez aplikatzea eskatu dute manifestariek.

"Mila arrazoigatik, LOMCEri ez" lelopean, irakasleek, ikasleek eta ikasleen gurasoek erdiguneko kale nagusiak hartu dituzte. Besteak beste, Herrikoa, Sortzen, Ikasle Abertzaleak, LAB, STEE-EILAS, CCOO, Afapna, ANPE, CSIF, ELA, UGT eta Eraldatuk deitu dute protesta.

Bigarren greba aurten

Bigarren aldiz deitu du aurten hezkuntza alorreko greba orokorra Eskola Publikoaren aldeko Estatuko Plataformak. Haur-hezkuntzatik unibertsitatera hezkuntza geldiarazteko deia egin die plataformak irakasle, guraso eta ikasleei, murrizketak eta Jose Ignacio Wertek sustatutako hezkuntza erreforma salatzeko.

Lomce protestak valencia efe

Protesta Valentzian. Argazkia: EFE

Estatuko manifestazio handiena Madrilen izan da, eta 'marea berdeak' hirigunea estali du.

Orain arte zazpi pertsona atxilotu dituzte piketeekin lotutako gertakariengatik; bost Meridan eta bi Zaragozan.

 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk berretsi du CCOOko kide batzuek euskaldunen kontrako hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk babes osoa adierazi dio AEKri, Korrikaren antolatzaileari, eta CCOOko zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia babestu du. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu dio CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzeko erabakia hartu izana.

(Foto de ARCHIVO)

Varios atletas durante el inicio de la Korrika, en la Plaza de San Juan, a 14 de marzo de 2024, en Irún, Guipúzcoa, País Vasco (España). La Korrika celebra su XXIII edición comenzando hoy, 14 de marzo, en Irún (Guipúzcoa ) y acabando el 24 de marzo en Baiona (Pontevedra). Bajo el lema 'Harro Herri', esta carrera muestra su apoyo al euskera y homenajea este año al colectivo Azterketak Euskaraz.



Unanue / Europa Press

14 MARZO 2024;CARRERA;KORRIKA;EUSKERA;EUSKADI;

14/3/2024
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ane Elordi: “Ez dugu bateragarri ikusten CCOOren jardunbidea eta 'Euskara gara' aterkipean egingo dugun Korrikan parte hartzea”

Euskadi Irratiko "Faktoria" irratsaioan egindako elkarrizketan Ane Elordi Korrikaren koordinatzaileak adierazi duenez, Errenteriako Lan Deialdi Publikoan gertatu dena "mugarria" izan da Korrikako antolatzaileen ustez. Hortaz, sindikatuko kideekin egindako bileran, azaldu zieten ez zutela bateragarri ikusten haien jardunbidea eta 24. Korrikan parte hartzea.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X