Udako ordutegiaren amaiera
Gorde
Kendu nire zerrendatik

25 ordu ditu gaurko egunak

03:00etan ordulariak neguko ordutegira egokitu dira, eta 02:00ak izan dira berriro; erlojuak GMT+1era moldatu behar dira.
Europar Batasunak onartutako zuzentarau batek ezarri zuen aldaketa urriko azken igandean. Photl
Europar Batasunak onartutako zuzentarau batek ezarri zuen aldaketa urriko azken igandean. Photl

Europar Batasuneko (EB) biztanleriak neguko ordutegira salto egin du igande goizaldean, urriko azken igande guztietan bezala, 2001ean EBk ezarritako zuzentarauaren arabera.

Igande honetako 03:00etan, beraz, ordulariak ordubete atzeratu dira neguko ordutegian bete betean sartzeko, eta 02:00ak izan dira berriro.

Kanariar Uharteetan, bestalde, udako ordutegia goizaldeko 02:00etan bukatu da, eta 01:00 izan da berriro. Horrela, urriak 27 egunak 25 ordu izango ditu guztira.

Igandeko aldaketarekin, EBko hiru Estatuk (Erresuma Batua, Irlanda eta Portugal) GMT ordutegira bueltatuko dira.

Espainia, Austria, Belgika, Txekiar Errepublika, Danimarka, Frantzia, Alemania, Hungaria, Italia, Luxenburgo, Malta, Polonia, Kroazia, Eslovaquia, Suetzia eta Holanda herrialdeek GMT+1era egokitu beharko dituzte erlojuak.

Bulgariak, Ziprek, Estoniak, Finlandiak, Greziak, Letoniak, Lituaniak eta Errumaniak GMT+2ra moldatuko dituzte.

erlojua ordularia reloj horario ordutegia iturria photlOrdutegi aldaketa urtean bitan egiten da, Europako araudiaren arabera. EBk 1981ean onartu zuen neurria, energia aurrezteko helburuarekin.

Helburua argi naturala eguneroko jarduetara egokitzea da, eta petrolioaren lehenengo krisialdian sortu zen ekimena.

1974ean, herrialde batzuek ordulariak uda garian aurreratzea erabaki zuten, argindar gutxiago erabiltzeko, eta horrek neguko ordutegira moldatzea ekarri zuen.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Jendetza bildu du Korrikak Maulen

Arratsaldeko 17:00ak baino minutu batzuk lehenago iritsi da Korrika Euskal Herriko lehen hiriburura, Maulera. Gazte zein heldu, jende andana aritu da lasterka lekukoaren atzetik eta une dibertigarri eta politak bizi izan dira Zuberoako hiriburuan.  Lurraldeko eta hiriburuko hainbat elkarte eta herriko etxe ikusi ditugu parte-hartzen, hala nola, Sohütako pastorala, UEU, Palestinaren aldeko elkartea, Pitxu gaztetxea, Xiberoko Botza eta beste hainbat. Handik Nafarroa Beherea alderako bidea hartu du. Gaueko 22:00 pasata sartuko da lurralde hartan Aiherratik.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk adierazi du CCOOko kide batzuek euskaldunen hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk  adierazi du bat datorrela AEKrekin, Korrikaren antolatzailearekin, eta babestu egin du CCOOren zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu die CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzen ez uzteko erabakia hartu izana.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X