Botere Judiziala
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Etxegabetzeak % 13 jaitsi dira 2013ko lehen bederatzi hilabeteetan

Estatuko erkidego gehienetan jaitsierak izan dira, bereziki Valentzian (% 35,8), Nafarroa (% 29,9) eta Balearrak (% 25,8).
KaleratzeAK stop EFE

Estatuko epaitegietan etxegabetzeak egiteko prozesuak % 12,9 jaitsi dira urteko lehen bederatzi hilabeteetan, iazko datuekin alderatuz. Guztira, 58.604 prozesu ireki dira urtarriletik irailera, gaur Botere Judizialaren Batzar Nagusiak jakitera eman duenez.

Uztaila eta iraila bitartean 17.009 etxegabetze egin dira, iazko hiruhileko berean baino % 16,3 gutxiago.

Estatuko erkidego gehienetan jaitsierak izan dira, bereziki Valentzian (% 35,8), Nafarroa (% 29,9) eta Balearrak (% 25,8). Asturias, Galizia eta Gaztela Leonen, berriz, etxegabetzeak egiteko prozesuak igo egin dira.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X