Euskaldunen % 54k independentziaz referenduma egitea babestuko lukete
Euskal Autonomia Erkidegoko biztanle gehienek estatu federala hobesten dute, baina independentziaz galdetuta, baietza da nagusi. Eusko Jaurlaritzak gaur kaleratu dUen Euskobarometroaren arabera, EAEko biztanleen % 54 independentziaz erreferenduma egitearen alde daude eta % 29 kontra. EHUk egin du galdeketa hau; orotara, 1.200 elkarrizketa egin dituzte, urriaren 22tik azaroaren 15era bitartean. Ateratako ondorioen artean, ondorengoa: independentziari buruzko galdeketa 'bihar bertan' egingo balitz, % 37k independentziaren alde bozkatuko lukete, % 33k kontra, eta % 15 abstenitu egingo lirateke.
Independentzia lortuz gero, galdetutakoen % 33k uste dute euskaldunen bizi baldintzak hobetu egingo liratekeela, eta % 29ren iritziz, okerrera egingo lukete. Independentzia lortzeak EBtik ateratzea suposatuko balu, euren erantzuna mantenduko luketen ere galdetu diete independentziaren alde agertu direnei, eta ia denek baietz erantzun dute.
Egungo estatusarekin herritarren % 30 baino ez daude gustura, eta PPko boto-emaileen artean soilik du gehiengoa autonomiak. Gaurko autonomia gainditu, eta federalismoaren alde, % 35 daude. Independentzia, berriz, % 27ren lehen hautua da.
ETAren amaiera
ETAri buruzkoa da Euskobarometroaren azken atala. Lau herritarretik hiruk balorazio txarra egiten dute prozesuan Mariano Rajoyren Gobernuak duen jarreraz. PPko boto-emaileen artean ere, ez du oniritzirik.
Galdetutakoen hamarretik zortzi ETAren eta Espainiako Gobernuaren arteko negoziazioen aldeko dira. Horien erdiek baldintzarik gabe negoziatu behar dela uste dute, eta beste erdiek, ETAk armak utzi ostean egitearen alde. ETAren ibilbidea kalterako izan dela uste dute %78k.
Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko herritar gehienak pozik daude eurek izan duten urtearekin, baina egoera orokorra txarra dela uste dute. Esanguratsua da, halaber, % 84k uste dutela demokraziaren funtzionamendua txarra dela.
Zure interesekoa izan daiteke
Hilda topatu dute Arredondon, Kantabrian, desagertutako mendizale bilbotarra
Goizeko lehen orduan aurkitu dute haren ibilgailua, eta, horri esker, mendizalea inguru horretan zebilela baieztatu, eta bilaketa-eremua mugatu dute.
Iruñea kolorez eta euskararen aldeko aldarrikapenez bete du Korrikak
Milaka lagun korrika ibili dira Nafarroako hiriburuko kale eta auzoetan barrena, euskararen aldeko festa jendetsu bihurtuta. Adin guztietako pertsonak bildu dira Iruñean, indarrak hartu ondoren, kaleak energiaz, emozioz eta konpromisoz betez.
Albaceteko zale batekin eztabaidatu ostean hil den Racingeko zale baten heriotza ikertzen ari dira
Ikerketaren gertuko iturriek baieztatu dutenez, gertakariaren jatorria ez dago futbolarekin lotuta, ezta bi taldeetako jarraitzaileen arteko borrokaldi antolatu batekin ere.
EITBk Korrikaren lekukoa eraman du Iruñean
Euskararen aldeko lasterketak EITBren babesa jaso du aurten ere. 24. Korrikaren 763. kilometroa korritu du EITBk, Iruñean, Sadar kalean. Arnaitz Fernandez ("Eguraldia") eta Amaiur Elizari ("Navarra Hoy") aurkezleek eta Iruñeko egoitzako lankideek eraman dute lekukoa Nafarroako hiriburuan.
Arrazakeriaren aurkako 29. martxak etorkinen erroldatzeko eskubidearen alde egin du
500 bat lagunek hartu dute parte gaur Pasaia eta Donostia arteko manifestazioan. SOS Arrazakeriak Arrazakeriaren eta Xenofobiaren aurka antolatutako XXIX. Martxan, etorkinek erroldatzeko eskubidea dutela aldarrikatu dute.
El Bocal kostaldeko pasabidean hildakoak gogoratzeko eta justizia eskatzeko protesta egin dute Santanderren
El Bocaleko pasabidean izandako ezbeharrean hildako sei gazteak gogoratzeko eta justizia eskatzeko protesta egin dute ehunka pertsonak eta kolektibok Santanderren. "Egiaren eta biktimen duintasunaren alde" lelopean, hirigunea zeharkatu dute udaletxeraino, eta bertan manifestu bat irakurri dute haien omenez.
Gizon bat atxilotu dute Bilboko Zorrotza auzoan, bi edukiontzi erretzea egotzita, eta beste zortzi erre ote dituen ikertzen ari dira
Atxilotuak bi edukiontzi erre dituela aitortu du. Sua bizkortzeko asmoz manipulatutako metxero bat zeraman aldean atxilotu dutenean.
Angulen legez kanpoko trafikoaren aurkako operazioa 10 atxiloturekin eta 400 kilo atzemanda amaitu da
Guardia Zibilak eta Jendarmeriak elkarlanean egindako operazioan, Gipuzkoan eta Iparraldean aritzen zen talde bat desegin dute.
Bartzelonan, Madrilen eta Berlinen ere Korrika!
Korrikak ez duela mugarik erakutsi du berriz ere. Larunbat honetan ehunka lagun bildu dira Bartzelonan, Madrilen eta Berlinen euskararen alde korrika egiteko. Tradizio bihurtzen ari da Euskal Herritik kanpo ere korrika egitea eta auten 50 hiri handitan antolatu dute hitzordua. Ikusmin handia eragin dute inguruan zebiltzan herritarren eta turisten artean.
Ehun bat polizia atxilotu edo ikertu dituzte Espainian azken bost urteetan, narkotrafikoarekin lotura izateagatik
EH Bilduk egindako galdera bati erantzunez, Espainiako Gobernuak jakinarazi du 106 agente atxilotu edo ikertu dituztela 2021eaz geroztik, baina ez du zehaztu zein polizia zerbitzutakoa den ikertutako edo atxilotutako pertsona bakoitza.