Araban desagertu da
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ertzaintza Arminoñeko gizonezko baten bila ari da astelehenetik

Gizonezkoa Javier Arrien da, herri horretako alkate izandakoa. Astelehenean desagertu zen, Segurtasun Sailaren arabera.

Ertzaintza Armiñoneko 72 urteko auzotar baten bila dabil.

Gizonezkoa Javier Arrien da, herri horretako alkate izandakoa.

Segurtasun Sailak baieztatu duenez, atzo jarri zuen bere familiak salaketa. Azkenekoz bere ibilgailuan zihoala ikusi zuten. Peugeot 407 urdin bat da bere kotxea.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X