Erromesaldia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Aita Santua Lurralde Santuan izango da maiatzaren 24tik 26ra

Brasilen izan ostean, Frantzisko aita santuaren bigarren nazioarteko bidaia handia izango da. Belen, Jerusalen eta Jordaniako hiriburua, Aman, bisitatuko ditu pontifizeak.
Frantziskoren aitasantutzako bigarren nazioarteko bidaia handia izango da. EFE
Frantziskoren aitasantutzako bigarren nazioarteko bidaia handia izango da. EFE

Frantzisko aita santuak 2014ko maiatzaren 24tik 26ra Lurralde Santuan izango dela iragarri du. Erromesaldia Belenetik, Jerusalenetik eta Amanetik, Jordaniako hiriburutik, igaroko da.

Vatikanoko San Pedro plazan eman du bidaiaren berri pontifizeak, "Gabon garai honetan ohikoa den poztasun giroa" nagusi zela, iganderoko Angelusa ospatzean.

"Bidaia honen helburu nagusia Pablo VI aita santuaren eta Konstantinoplako Antenagoras patriarkaren arteko bilera oroitzea da, duela 50 urte gaurko egunez, urtarrilaren 5ean, ospatu zena", adierazi du.

"Hiru etapa izango dira: Aman, Belen eta Jerusalen. Hilobi Santuaren aurrean bilera ekumeniko bat izango dugu Jerusalengo Eliza kristau guztietako ordezkariekin eta Konstantinoplako Bartolome patriarkarekin", gehitu du Frantziskok.

Martxoan hasitako aitasantutzako bigarren nazioarteko bidaia handia izango da Frantziskorentzat. Uztailean, XXVIII. Munduko Gazteen Topaketaren aitzakian, Brasilen izan zen, Rio de Janeiron eta Aparecidako santutegian, zehazki.

Lurralde Santura egingo duen erromesaldia Benedicto XVI aita santu emerituak 2009ko maiatzaren 8tik 15era egin zuenaren jarraipena izango da. Orduko aita santuak Jordania, Jerusalen, Belen eta Nazaret bisitatu zituen.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X