Fernando Sebastian artzapezpiku emeritua kardinal izendatuko dute
Frantzisko aita santuak San Pedro plazan emandako Angelusean iragarri duenez, 19 kardinal berri izendatuko ditu, Fernando Sebastian Aguilar Iruñeko artzapezpiku emeritua tartean.
19 kardinal berriei eraztuna eta kapelua emateko ekitaldia otsailaren 22an izango da, Vatikanon, San Pedro Katedraren jaian.
Aita santuak 80 urtetik gorako hiru artzapezpiku emeritu izendatuko ditu kardinal izateko: Sebastian bera, Loris Francesco Capovilla artzapezpiku italiarra eta Kelvin Edward Santa Lutziako artzapezpiku emeritua. Hiru horiek ezingo dute hurrengo konklabean parte hartu, zaharregiak direlako.
Ibilbide luzeko elizgizona
Sebastian 1929ko abenduaren 14an jaio zen Calatayuden, Zaragoza. Izaera kontserbadore nabarmena duen elizgizonak teología ikasketak egin zituen Erroman eta Lovainako Unibertsitatean, Belgikan, jarraitu zuen ikasten.
1953ko ekainaren 28an egin zen apaiz, eta 1993tik da Iruñeko artzapezpiku eta Tuterako gotzain.
1967an, Salamancako Eliz Unibertsitatean hasi zen irakasle lanetan, eta Teologia Fakultateko dekanoa izan zen 1970ean. 1971-1979 bitartean, errektore kargua izan zuen.
2003an, gotzain izendatu zutela 25 urte betetzean, Diario de Navarrari adierazpen batzuk egin zizkion. Bertan, bikote homosexualen arteko ezkontzen eta erlijioa hautazko irakasgaia izatearen aurka agertu zen. Gainera, 2004an, Errugabe berriak izeneko gutun bat argitaratu zuen, zelula amekin ikertzea kritikatuz, eta politikak eta zientziak "arau moral objektiboa, sozialki onartua eta errespetatua" behar zutela esan zuen.
2007ko uztailean, Sebastianek 75 urte bete zituenean aurkeztu zuen dimisioa onartu zuen Aita Santuak, eta Iruñeko artzapezpiku eta Tuterako gotzain izateari utzi zion. 2007ko irailaren 30etik, Francisco Perez Gonzalez dago kargu horien buru.
Zure interesekoa izan daiteke
Athleticek gaitzetsi egin ditu Jon Uriartek jasotako mehatxuak eta bere “babes osoa” adierazi dio
Erakundeak adierazi duenez, "errespetua irmo aldarrikatuz baino ez dugu gizarte eta Athletic hobea eraikiko".
Martxoaren 23an irekiko dute Osakidetzako EPErako izen-ematea
Probak ekainaren 19an, 20an eta 21ean egingo dira, eta horietan LEP eredu berri bat ekarriko du: test motako azterketak egingo dituzte eta nota hurrengo deialdietarako erreserbatuko da.
Euskal Herrian Euskarazek CCOO sindikatuaren mehatxua salatu eta mobilizatzeko deia egin du
EHEk adierazi du sindikatuak bost konpromiso eskatu dizkiola, bestela bide judiziala abiatuko duela ohartaraziz, eta egoera “onartezina” dela salatu du.
Ramadanaren amaiera jendetsua Euskal Herrian
Ehunka musulman bildu dira Gasteizen eta Zumarragan islamaren hilabeterik sakratuenari agurra emateko. 2026ko otsailaren 17tik martxoaren 19ra arte, musulmanek abstinentzia egin dute egunez. Argia egon den orduetan, ez dute jan, ez dute edan (ezta urik ere), ez dute erre eta ez dute sexu-harremanik izan.
Athleticeko presidenteak jazarpena eta mehatxuak salatu ditu
Jon Uriartek Ertzaintzaren aurrean salatu duenez, futbolarekin lotutako gazte erradikalak bere etxeko atarian sartu dira eta mezu iraingarriak utzi dizkiote.
Luzaiden dantzan, Korrikaren lekukoa eskuan!
Arnegitik Luzaiderako bidean, Luzaideko Bolantak taldeak dantzan hartu du Korrikaren lekukoa. 126. kilometroan izan da, 04:00ak aldera. Azken urteotako tradizioari eutsiz, dantzan jarri dira lekukoa hartu dutenean.
Jendetza bildu du Korrikak Maulen
Lurraldeko eta hiriburuko hainbat elkarte eta herriko etxe ikusi ditugu parte-hartzen, hala nola, Sohütako pastorala, UEU, Palestinaren aldeko elkartea, Pitxu gaztetxea, Xiberoko Botza eta beste hainbat. Handik Nafarroa Beherea alderako bidea hartu du. Gaueko 22:00 pasata sartuko da lurralde hartan Aiherratik.
Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz
Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko. Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta. Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute.
Atharratzetik abiatu da 24. Korrika, festa giroan, pizkundearen akuilu izatea xede
Ibilbide osoa zuzenean ikusteko aukera dago ETB ON plataforman, EITBren telebista plataforma digital berrian. Euskararen lekukoa martxan da jada, eta Atharratzetik abiatu den oihuak Euskal Herri osoa zeharkatuko du beste behin. Bilbon amaituko da, martxoaren 29an, igandez.
Euskal jatorriko 114.400 pertsona atzerrian bizi dira, duela urtebete baino % 5,5 gehiago
Gehienak Amerikan bizi dira, Argentinan zehazki, INEk urtero argitaratzen duen Atzerrian bizi diren espainiarren erroldaren (AEE) arabera.