Hileta elizkizuna
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ortuellak azken agurra eman dio gaur leihotik erori zen mutikoari

San Felix eliza txiki geratu da bost urteko mutikoaren hileta elizkizunean.
Ortuella Hileta EITB
Ortuellan hildako haurraren hileta elizkizuna

Ortuellako San Felix eliza txiki geratu da hirugarren solairutik erorita hil zen 5 urteko mutikoaren hileta elizkizunean. Herritar ugari gerturatu da haurrari azken agurra ematera.

Ezbeharra astelehen arratsaldean jazo zen, Ortuellako Catalina Gibaja kaleko etxebizitza batean. Une batean, mutikoa leihotik erori zen, nahi gabe.

Atzo, dolu-eguna izan zen Ortuellan, eta ekitaldi guztiak bertan behera utzi zituzten.

Udaleko bozeramaileen batzordeak doluminak eta "besarkada bero bat" helarazi zizkien senideei, "herritar guztien partez".

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X