Kolonbian desagertuta
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Borja Lazaroren familiak kasua 'azkar' amaituko dela espero du

20 egun baino gehiago igaro dira argazkilari gasteiztarra desagertu zenetik, baina, familiaren arabera, ez dago nobedaderik ikerketan.
18:00 - 20:00
Borja Lazaroren familiak diru saria eskaini du informazioaren truke

Borja Lazaroren familiak "desesperazio" handiko momentuak bizi ditu, ez baitago urtarrilaren 7an Kolonbiako La Guajira departamentuan galdu zen Borja Lazaro argazkilari gasteiztarrari buruzko berririk. Hala ere, kasua "azkar" amaituko dela uste dute Lazaroren senitartekoek.

Roberto Martinez familiaren bozeramaileak adierazi duenez, ez dago nobedaderik kasuaren inguruan, eta Kolonbiako Poliziak hipotesi guztiak zabalik ditu.

Prentsa askatasunaren aldeko Mugarik Gabeko Erreportariak asoziazioak atzo eskatu zuen Lazaro bahituta ote dagoen ikertzeko. Erakundearen ustez, baliteke mugimendu paramilitarretatik sortutako Bacrim talde armatuek argazkilaria bahitu izana. Gainera, horiek tokiko agintarien "babesa eta laguntzarekin" jarduten dute kasu batzuetan.

Martinezek gogorarazi du bahiketaren hipotesia zabalik dagoela hasieratik, eta Kolonbiako Poliziaren Bahiketen eta Xantaien aurkako Taldea (Gaula) Lazaro aurkitzeko ahaleginak egiten ari dela.

Esfortzuak esfortzu, 23 egun igaro dira Gasteizeko gaztea desagertu zenetik. Cabo de Vela herrian egun batzuk pasatzen ari zen, ahulenen egoera salatzeko foto-erreportaje batzuk egiten.

Lazaroren neskalaguna, Danny Sanchez kazetari mexikarra, Cabo de Velan ari da ikerketa jarraitzen, eta Gasteizeko senitartekoak bezala, "etsituta" dago, egunek aurrera egin arren, ikerketak ez baitu "fruiturik" ematen.

Dena dela, oraindik badute amesgaiztoari amaiera emango dion deia edo albistea jasotzeko itxaropena.

Asteazkenean, Borja Lazaroren lehengusua eta anaia Anton Saenz de Santa Maria Arabako Gobernuko ordezkariordearekin bildu ziren, eta kasuarekin bat egiteko eskatu zioten, argazkilaria ahalik eta bizkorren topatzeko.

Bileraren ondorioz, desagertuaren bikotekideak Kolonbiako Espainiar Enbaxadaren dei bat jaso zuen, babes guztia eskainiz; orain arte ez zuten horrelako keinurik jaso senitartekoek.

Kolonbiako Poliziak urtarrilaren 7an Borja Lazarorekin egon ziren lagunak eta ostatuko atean edari alkoholiko gogor bat eskaini zieten ezezagunak topatzeko lanetan dihardu, eta Lazaroren mugikorraren arrastoari segika dabil.

Gainera, gasteiztarraren familiak eta lagunek interneten abian jarri zuten kanpainak gero eta jende eta babes gehiago biltzen du. Carlos Baute eta Melendi abeslariek, esaterako, #paraderoborja etiketa erabili dute, euren jarraitzaileen artean desagerpenaren berri emateko.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk berretsi du CCOOko kide batzuek euskaldunen kontrako hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk babes osoa adierazi dio AEKri, Korrikaren antolatzaileari, eta CCOOko zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia babestu du. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu dio CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzeko erabakia hartu izana.

(Foto de ARCHIVO)

Varios atletas durante el inicio de la Korrika, en la Plaza de San Juan, a 14 de marzo de 2024, en Irún, Guipúzcoa, País Vasco (España). La Korrika celebra su XXIII edición comenzando hoy, 14 de marzo, en Irún (Guipúzcoa ) y acabando el 24 de marzo en Baiona (Pontevedra). Bajo el lema 'Harro Herri', esta carrera muestra su apoyo al euskera y homenajea este año al colectivo Azterketak Euskaraz.



Unanue / Europa Press

14 MARZO 2024;CARRERA;KORRIKA;EUSKERA;EUSKADI;

14/3/2024
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ane Elordi: “Ez dugu bateragarri ikusten CCOOren jardunbidea eta 'Euskara gara' aterkipean egingo dugun Korrikan parte hartzea”

Euskadi Irratiko "Faktoria" irratsaioan egindako elkarrizketan Ane Elordi Korrikaren koordinatzaileak adierazi duenez, Errenteriako Lan Deialdi Publikoan gertatu dena "mugarria" izan da Korrikako antolatzaileen ustez. Hortaz, sindikatuko kideekin egindako bileran, azaldu zieten ez zutela bateragarri ikusten haien jardunbidea eta 24. Korrikan parte hartzea.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X