Gertakaria
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Hainbat edukiontzi erre dituzte Leioan

Ondorioz, horien ondoan aparkatuta zeuden bost auto ere kaltetu dira. Donostian bi edukiontzi kiskali dituzte, baina ez dute bestelako kalterik eragin.
Erabat kiskali den autoa.
Erabat kiskali den autoa. Argazkia: EiTB

Gaur goizaldean bost edukiontzi erre dituzte Leioan (Bizkaia), eta horien ondoan aparkatuta zeuden ibilgailu batzuek ere kalteak jasan dituzte, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Horren arabera, sua 02:45 aldera piztu da, Ikea kalean. Edukiontzietako sua zabaldu egin da, eta, ondorioz, Citroën Berlingo furgoneta bat erabat kiskali da, eta Nissan Note, Toyota Avensis, Nissan Primera eta Chevrolet Aveo bat ere kaltetu dira.

Ordu batzuk geroago, baina Donostian, beste bi edukiontzi erre dituzte, baina ez dute bestelako kalterik eragin.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk adierazi du CCOOko kide batzuek euskaldunen hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk  adierazi du bat datorrela AEKrekin, Korrikaren antolatzailearekin, eta babestu egin du CCOOren zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu die CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzen ez uzteko erabakia hartu izana.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X