Albiste da
EEE-a Tubos Reunidosen |
Eguraldi ezegonkorra |
Iraungitako txertoak |
Hezkuntza erreforma
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Jaurlaritzak LOMCEren aurkako helegitea jarriko du Konstituzionalean

Jaurlaritzaren Gobernu Kontseiluak gaur onartu du erabakia, eta Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuak eta Erkoreka bozeramaileak agerraldia egin dute ondoren, helegitearen nondik norakoak azaltzeko.
18:00 - 20:00
Jaurlaritzak LOMCE legeari helegitea jarriko dio

Eusko Jaurlaritzak LOMCE Hezkuntzako legearen aurkako helegitea jarriko du Auzitegi Konstituzionalean, EiTBk jakin ahal izan duenez.

Jaurlaritzaren Gobernu Kontseiluak gaur hartu du erabakia, eta Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuak eta Josu Erkoreka bozeramaileak agerraldia egin dute ondoren, errekurtsoaren nondik norakoak azaltzeko.

Jaurlaritzak martxoan aurkeztuko du Auzitegi Konstituzionalean helegitea, Wert ministroaren legearen aurka.

Jaurlaritzaren ustez, Hezkuntza erreforma horrek izaera "homogeneizatzailea" du, eta aurrez aurre egiten du euskal hezkuntza sistemaren aurka. Jaurlaritzaren hitzetan, LOMCE legeak "balio demokratikoen, aniztasuna eta elebitasunaren errespetua” urratzen ditu LOMCE legeak.

Urkulluren Gobernuaren ustez, "onartezina da" lege honen bitartez Espainiako Gobernuak edukiak zehaztea, DBH eta Batxilergoko ikasleen amaierako azterketak antolatzea eta koofizialak diren hizkuntzen aurrean duen jarrera.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gidari bat ikertzen ari dira istripu batetik ihes egin eta alkoholemia proba egiteari uko egiteagatik

Ertzaintzak ikertu gisa inputatu du bart Trapagaranen beste ibilgailu baten kontra istripua izan eta ihes egiten saiatu zen gidari bat, bide-segurtasunaren aurkako ustezko delitu bat egotzita. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, larunbatean, 21:00ak aldera, bi ibilgailuk talka egin zuten Bizkaiko udalerri horretan, eta gidarietako bat bertan artatu behar izan zuten. Beste gidaria, onik atera zena, ihes egiten saiatu zen, baina agenteek geldiarazi egin zuten. Gizonak uko egin zion alkoholemia proba egiteari.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X