LOMCE legea indargabetzeko ekimen berri bat aurkeztu dute
PSOE, CiU, Izquierda Plural (IU-ICV-CHA), PNV, ERC, BNG, Kanaria-Kanarias Berria koalizioa, Geroa Bai, eta Compromis alderdiek ekimen bat aurkeztu dute astearte honetan Diputatuen Kongresuan, LOMCE legea indargabetzeko. Lege hori 2014-2015 kurtsoan martxan jartzeko Gabonak baino zertxobait lehenago onartu zuten Behe Ganberan.
Ekimen honen aurkezpenarekin, "oposizioko alderdiek ekimen parlamentario batean islatu dute uztailean Werten legea indargabetzeko sinatutako akordioa. Aurkeztutako ekimena Kongresuko bileran aurkeztuko da eztabaidatzeko".
Bi puntu
Ekimenak bi puntu ditu. Horietako lehenak Gobernuari LOMCE legea indargabetzeko beharrezko ekimenak "bultzatzeko" deia egiten dio, horren aplikazioa berehala geldiarazteko eskatzeaz gain.
Bigarrenean, oposizioko alderdiek Gobernuari negoziazio prozesu bat hastea eskatu diote, eta "benetako elkarrizketa" administrazioekin, hezkuntza komunitatearekin eta indar politikoekin.
Konstituzionalean LOMCEren aurkako helegitea jartzea eskaini du PSOEk
Mario Badera Kongresuan PSOEko Hezkuntza bozeramaileak azaldu duenez, sozialistek Konstituzionalaren aurrean hezkuntza-erreformaren aurka aurkeztuko duen helegitea prest dute dagoeneko. Halaber, gainerako alderdiekin negoziatzeko pronto daudela azaldu du.
Zure interesekoa izan daiteke
Indarkeria matxistaren biktimei arreta integrala emateko akordioak 25 urte bete ditu
Urdako tren istripuaren biktimen aldeko hileta elizkizuna azaroaren 12an egingo dute Toledoko katedralean
Orioko Udalak Jaurlaritzari galdegin dio konpon dezala berehala duela 40 egun su hartu zuen ontziak eragindako egoera
Anderren heriotzan inplikatutako agenteei espedientea egitea baztertu duen alkatetzaren dekretua errekurritu egin dute
Horrela eragingo die trafikoari eta oinezkoei Reala-Olympique Lyonnais partidagatik ezarritako segurtasun dispositiboak