Euskara
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Beskoitzeko ikastolaren proiektuak aurrera jarraituko du

Pirinio Atlantikoetako prefetak gutuna bidali die Beskoitzeko Herriko Etxeari eta ikastolako zuzendariari, eraikuntzaren aurkako salaketa kendu egingo duela jakinarazteko.
Ipar Euskal Herriko ikastolen aldeko mobilizazioa. Argazkia: EiTB

Beskoitzeko (Lapurdi) ikastolaren proiektuak aurrera jarraitu ahalko du, Pirinio Atlantikoetako prefetak ez baitu neurririk hartuko ikastola eraikitzearen aurka.

Prefetak gutuna bidali die Beskoitzeko Herriko Etxeari eta ikastolako zuzendariari, eraikuntzaren aurkako salaketa kendu egingo duela jakinarazteko.

Paxkal Indo Seaskako presidenteak pozik hartu du albistea; izan ere, gainerako ikastolen aurkako neurriak ere bertan behera uzteko itxaropena dute orain.

2012ko abenduan Hendaiako ikastolaren eraikin berria legez kanpokoa zela erabaki zuen prefetak (euskarari ezarritako debekuak biltzen dituen Falu legean oinarrituta). Ondoren, Beskoitzera zabaldu zuen neurria, eta Hazparne inguruko Lekorne eta Arberoako ikastolen kontrako erabakiak ere hartu zituen prefetak.

Albiste gehiago gizartea

Gehiago kargatu