Albiste izango dira: Karmen Eguna, Torre Pacheco eta Sitgesko zinema jaialdiaren aurkezpena
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Hauek dira asteazkeneko titular nagusiek hartuko dituzten gaiak:
- Karmengo Eguna: Karmengo Amaren eguna ospatuko da Euskal Herriko hainbat herritan. Ohi bezala, elizkizunak, prozesioak eta arrantzaleei omenaldiak izango dira kostaldeko hamaika udalerritan.
- Torre Pacheco: Bart ez da istilu aipagarririk izan Torre Pachecon (Murtzia). Hala ere, egoera ez da baretu, eta Guardia Zibilak segurtasun dispositiboa mantendu du udalerriko sarbideetan, gaur eta bihar eskuin muturrak manifestazioak deitu dituelako.
- Sitgeseko jaialdia: Urriaren 9tik 19ra egingo den Sitgesko Zinema Jaialdiak programazioaren aurrerapena egingo du, prentsaurrean.
Zure interesekoa izan daiteke
Oñatiko campusean izandako sexu eraso saiakera bat ikertzen ari da Ertzaintza
Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza sailburuak Unibertsitateak deitutako elkarretaratzean parte hartu du, eta nabarmendu du "edozein indarkeria motaren aurrean eta, jakina, sexu indarkeriaren aurrean" ezinbestekoa dela "erantzun irmoa ematea".
Egoera pertsonalarekin pozik, baina etxebizitzak eta gai ekonomikoek estutu egiten dituzte gazteak
Eusko Jaurlaritzaren Aurrera Begira txostenaren arabera, ongizate pertsonalaren indizeak 100etik 73 puntuko ebaluazioa du, baina areagotu egin da etorkizunarekiko ziurgabetasuna.
Lau urteko kartzela zigorra ezarri diote gizon bati, Iruñean, 10 urteko ikasle bati sexu erasoa egiteagatik
Auzipetuak ezingo du aurrerantzean biktimarekin hitz egin, ezta harengana hurbildu ere, eta zaintzapeko askatasunean egongo da bost urtez, behin espetxe zigorra beteta. Era berean, 10 urtean ezingo du adingabeekin beharrik egin, ordaindutako lana izan zein ez.
Gipuzkoa "irekia" da immigranteekin, eta bizikidetzari buruzko "iritzi positiboa" du
Aldundiak eta Begirune Fundazioak "Jarrerak, egoerak eta narratiba xenofoboak Gipuzkoan" txostena egin dute. Txosten horren arabera, % 8k uste dute inmigrazioa arazo bat dela.
Lehendakariak babestu egin du berdintasunaren aldeko gizon politikarien sare berria: “Erantzukizun handia dugu”
Imanol Pradalesek adierazi du “oraindik” ez dagoela emakumeen eta gizonen arteko “berdintasuna".
Albiste izango da: harrera Realari, Iranen su-etena kolokan eta aurrez aurreko erregularizazioa
Orain-ek gaur landuko dituen albiste nagusien laburpena.
Erregularizazio eskaerak aurrez aurre aurkezteko aukera, gaurtik aurrera
Gizarte Segurantzaren hiruburuetako bulegoetan eta 50.000 biztanletik gorako hirietako Correosen bulegoetan jaso ahal izango da aurrez aurreko zerbitzua, hitzordua eskatuta.
Gizon bat atxilotu dute Donostian, hilketa saiakera leporatuta, pisukide bat labanaz lepoan zauritzeagatik
Erasoa Altzako etxebizitza batean gertatu da. Ustezko erasotzaileak etxetik alde egin du baina handik gertu aurkitu dute, eta atxilotu egin dute, hilketa saiakera egotzita.
Ikusi berriz Kopako Finala ETBOn-en!
Emozioa eta tentsioa bor-bor izan ziren larunbat gauean Sevillan, penaltietara arte luzatu zen Kopako Finalean. ETBOn plataformak partida eta sari-banaketa osorik ikus ditzakezu berriz ere, nahi duzun guztietan.
Txumari Alfaro naturopata nafarra hil da
1952an Arguedasen jaioa, telebistako aurpegi ezagun bihurtu zen 90eko hamarkadan, La Botica de la Abuela saioari esker. Saio horretan, gaitzak osatzeko etxerako aholkuak ematen zituen. ETBren hainbat magazinetan parte hartu zuen.