Iñaki Azkunaren heriotza
Gorde
Kendu nire zerrendatik

17.000 sinadura, Bilboko plaza bati Azkunaren izena jartzea eskatzeko

"Biribila plaza Bilboko bihotzean dago, Iñaki Azkuna geure alkatea dagoen moduan", irakur daiteke ekimenaren idatzian.
18:00 - 20:00
Plaza Biribila Iñaki Azkuna plaza izatea proposatu dute

17.000 sinadura baino gehiago bildu dira dagoeneko Bilboko Biribila plazari Iñaki Azkuna alkatearen izena jartzeko eskatuz, change.org webgunean.

"Biribila plaza Bilboko bihotzean dago, Iñaki Azkuna geure alkatea dagoen moduan", irakur daiteke ekimenaren idatzian. "Merezi du, agintaldiko 15 urteotan egindako lanagatik", gaineratu du.

Halaber, "munduko alkaterik onenaz eta Bilbo hobetzeko herrian egindako lanaz oso harro" daudela nabarmendu du. "Bilbo umezurtz utzi du, eta leku bat merezi du".

 

 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bi pertsona ospitalera eraman dituzte Azpeitiako etxebizitza batean izandako sute baten ondorioz

Sutea izan da gaur eguerdian Azpeitian, Erdikaleko 27. zenbakiko etxebizitza batean. Sua 15:00ak pasatxo piztu da, eraikineko bigarren solairuan, eta ondorioz, inguruko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte. Hirugarren solairuan zeuden bizilagunek ezin izan dute euren kabuz irten, eta suhiltzaileek lagunduta atera dituzte kalera. Suhiltzaileak lanean ari dira sugarrak amatatzeko. Bi pertsona Zumarragako ospitalera eraman dituzte, sutean kea arnasteagatik.

Ekain Perrino, elkarrizketa EiTBn
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ekain Perrino: "Gorroto-delitua dela onartu da, baina 2 urteko espetxe zigorra ez da ezer"

Justiziak Ekain Perrinok 2021ean Basaurin jasandako eraso homofoboaren egile gehienak zigortu ditu. Hamaika egileetatik hamarrek bi urteko espetxe zigorra jaso dute, osotasun moralaren aurkako delituagatik; hamaikagarrenari, berriz, 14 hilabeteko kartzela zigorra eta zortzi hilabeteko isuna ezarri diote. Perrino pozik agertu da gorroto-delitua onartu duelako epaileak, 2 urteko espetxealdia ez dela nahikoa adierazi du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X