Albiste da
EEE-a Tubos Reunidosen |
Eguraldi ezegonkorra |
Iraungitako txertoak |
Vatikano
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Aita Santuak igandean kanonizatuko ditu Joan Paulo II eta Joan XXIII.a

Ekitaldia San Petri plazan izango da, eta ehunka mila pertsona bertaratuko direla espero dute. eitb.com -ek zuzenean eskainiko du.
18:00 - 20:00
Joan Paulo II eta Joan XXIII.aren kanonizaziorako dena prest, Erroman

Francisco aita santuak Juan Pablo II.a (Karol Wojtyla) eta Juan XXIII.a (Angelo Giusepee Roncalli) kanonizatuko ditu igandean, apirilaren 27an, Vatikanoko San Petri Plazan, milaka fededunen begiradapean.

Francisco aita santuak aurreko uztailaren 15ean sinatu zuen Juan Pablo II.ari bigarren miraria aitortzen zion agiria, eta orduan onartu zuen Juan XXIII.a kanonizatzeko proposamena, nahiz eta mirari bakarra duen.

Aita santuak Benedikto XVI.a gonbidatu du ekitaldira, eta, "ikusmina handia" bada ere, oraindik ez dakite bertan izango den, Federico Lombardi Vatikanoaren prentsa arduradunak azaldu duenez. Hala ere, "lau aita santuen ospakizuna" izango da igandekoa.

Kanonizazio meza 10:00etan hasiko da San Petri Plazan, eta mila kardinal eta gotzainek ere parte hartuko dute. Gainera, 700 apaiz inguruk ostiak banatuko dituzte plazan bertaratzen direnen artean.

Plazako sarrera irekia izango da, ez da txartelik salduko. "Iristen denak bertan egon ahal izango du, baina ez da txartelik salduko", adierazi du Lombardik. Prentsa arduradunak esan du 200.000-250.000 pertsona bilduko direla gutxi gora-behera.

Mirariak

Karol Wojtyla 2011ko maiatzaren 1ean beatifikatu zuten, Benedikto XVI.ak sinatutako lehenengo mirariarekin. Marie Simon Pierre mojari Parkinson gaitza sendatu omen zion, 2001ean.

Juan Pablo II.aren kanonizazioa ahalbidetu duen bigarren miraria Flrobeth Mora costarricarrarekin lortu zuen. Izan ere, atzera bueltarik ez zuen garuneko aneurisma sendatu omen zion aita santu ohiak. Juan Pablo II.aren beatifikazioa telebistaz jarraitu zuen emakumeak, eta hurrengo egunean ahots bat entzun zuen: "Altxa zaitez". Hilabete batzuetara medikuek baieztatu zuten sendatu zela, eta ez zioten azalpen zientifikoa aurkitu.

Juan XXIII.a, berriz, Juan Pablo II.ak beatifikatu zuen 2000. urtean, Pio IX.a beatifikatu zuten egun berean. 1966an Sor Caterina Capitani sendatu izana onartu zuten mirari gisa.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gidari bat ikertzen ari dira istripu batetik ihes egin eta alkoholemia proba egiteari uko egiteagatik

Ertzaintzak ikertu gisa inputatu du bart Trapagaranen beste ibilgailu baten kontra istripua izan eta ihes egiten saiatu zen gidari bat, bide-segurtasunaren aurkako ustezko delitu bat egotzita. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, larunbatean, 21:00ak aldera, bi ibilgailuk talka egin zuten Bizkaiko udalerri horretan, eta gidarietako bat bertan artatu behar izan zuten. Beste gidaria, onik atera zena, ihes egiten saiatu zen, baina agenteek geldiarazi egin zuten. Gizonak uko egin zion alkoholemia proba egiteari.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X