Ebazpena
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Interneten 'ahaztua izateko' eskubidea, kolpe gogorra bilatzaileentzat

Orain arte, AEBetako bilatzaileek, Googlek adibidez, ez zituzten EBko datuen babeserako zuzentarauak bete beharrik, baina hori goitik behera aldatuko da kaleratu berri duten ebazpenarekin.
2238706
2238706

Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak kaleratu berri duen ebazpen batean Interneten 'ahaztua izateko' eskubidea babestu izana "kolpe gogorra" da bilatzaileentzat, ABEetakoentzat batez ere, hemendik aurrera EBko datuen babeserako zuzentarauak bete beharko baitituzte, lehen ez bezala.

Jorge Campanillas Informazio eta Komunikazio Teknologien Zuzenbideko abokatuak eitb.com-i azaldu dionez, orain arte, Googlek eta egoitza nagusia EBtik kanpo zuten beste bilatzaileek ez zuten zuzentarau europarra bete beharrik pribatutasun alorrean.

Gaur kaleratutako ebazpenarekin, ordea, Auzitegiak gogorarazi du Googlek bulegoak dituela Espainiako Estatuan, eta hori nahikoa dela EBko zuzentarauak betetzera behartzeko.

Hala, ateak ireki dizkiete herritarrei Googleri eta beste bilatzaile batzuei datu pertsonalak ezaba ditzaten exijitzeko. Lehen, eskaria informazio iturriari egin behar zitzaion, hau da, kaltedunaren datu pertsonalak argitaratu zituen webguneari.

Bestalde, abokatu espezializatuak gogorarazi du bilatzaileek datu pertsonalei ematen dieten erabilerari ere eragingo diola neurriak, publizitatea pertsonalizatzeko garaian adibidez.

Campanillasen ustez, "pertsona dezentek" joko dute bilatzaileengana datu pertsonalak ezaba ditzatela exijitzeko.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bi pertsona ospitalera eraman dituzte Azpeitiako etxebizitza batean izandako sute baten ondorioz

Sutea izan da gaur eguerdian Azpeitian, Erdikaleko 27. zenbakiko etxebizitza batean. Sua 15:00ak pasatxo piztu da, eraikineko bigarren solairuan, eta ondorioz, inguruko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte. Hirugarren solairuan zeuden bizilagunek ezin izan dute euren kabuz irten, eta suhiltzaileek lagunduta atera dituzte kalera. Suhiltzaileak lanean ari dira sugarrak amatatzeko. Bi pertsona Zumarragako ospitalera eraman dituzte, sutean kea arnasteagatik.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X