Albiste da
EEE-a Tubos Reunidosen |
Eguraldi ezegonkorra |
Iraungitako txertoak |
Lehiaketa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gaztelugatxe eta Irati, 'Espainiako mirari naturala' izateko hautagai

Ekainaren 8ra arte, 7maravillas.es webgunean aukeratuko dituzte.
Olatuak Gaztelugatxen. Argazkia: EFE
Olatuak Gaztelugatxen. Argazkia: EFE

Bermeoko Gaztelugatxe, Iratiko basoarekin batera, "Espainiako zazpi mirari natural" delakoa aukeratzeko 20 esparru garrantzitsuen artean daude, aseguruetxe pribatu batek egindako botazioarekin.

Ekainaren 8ra arte egingo dute botazioa 7maravillas.es. Partehartzaile bakoitzak hiru esparru aukeratu ahal izango ditu Allianz Global Assistance (AGA) jakinarazi duenez.

Gaztelugatxerekin batera, Doñanako parkea eta Teide daude "Espainiako zazp mirari naturalen" artean. Baita Katedralen hondartza, Iratiko basoa, Tinto ibaia, Antequera Torkala, Somiedo parke naturala, Gata itsasmuturra, Albufera, Timanfaya eta Monfrague, Atlantikoko irlen parke nazionala eta Piedra monastegia. Dé Iturria, MOntserrat mendikatea, Ruidera lakua, Montejo pagadia eta Drach kobazuloak ere hautagaien artean daude.

 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gidari bat ikertzen ari dira istripu batetik ihes egin eta alkoholemia proba egiteari uko egiteagatik

Ertzaintzak ikertu gisa inputatu du bart Trapagaranen beste ibilgailu baten kontra istripua izan eta ihes egiten saiatu zen gidari bat, bide-segurtasunaren aurkako ustezko delitu bat egotzita. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, larunbatean, 21:00ak aldera, bi ibilgailuk talka egin zuten Bizkaiko udalerri horretan, eta gidarietako bat bertan artatu behar izan zuten. Beste gidaria, onik atera zena, ihes egiten saiatu zen, baina agenteek geldiarazi egin zuten. Gizonak uko egin zion alkoholemia proba egiteari.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X