Elx, Alacant
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gazte bat atxilotu dute bikotekidea urtebetez giltzapetuta izateagatik

Atxilotuak (26 urte) sexu erasoak eta eraso fisikoak egiten zizkion bikotekideari (22 urte), eta, etxetik alde egiten zuenean, giltzapetuta uzten zuen. Erasotzailearen aita ere atxilotu dute.

Polizia Nazionalak gazte bat atxilotu dute Elx-en (Alacant) bikotekidea urtebetez giltzapetuta izatea, eta sexu erasoak eta eraso fisikoak egitea leporatuta. Emakumeak, azkenik, ihes egitea lortu du eta gertatutakoa salatu.

Barne Ministeriotik zabaldu dutenez, atxilotuak 26 urte ditu eta espainiarra da; biktima 22 urteko neska da.

Operazioan, gainera, ustezko erasotzailearen aita ere atxilotu dute; izan ere,  etxebizitza hartan bizi baitzen, emakumearen egoera ezagutzen zuen eta ez zuen ezertan lagundu.

Erasotzaileak giltzapetuta uzten zuen emakumea etxetik alde egiten zuen bakoitzean, eta sexu erasoak eta eraso fisikoak egiten zizkion. Batzuetan ez zion urik ezta janaririk ematen ere zenbait egunetan.

Bahituta urtebete egon eta gero, erasotzailea konturatu gabe, emakumeak ihes egitea lortu eta Polizia Nazionalarengana jo zuen, gertatutakoa salatzeko.

Azaldu zuenaren arabera, hasieran harreman normala izan zuen gaztearekin, euren semea jaio zen arte, duela urtebete inguru. Orduan, gizonak etxebizitzan giltzapetu zuen, eta aldiro kontrolpean izaten zuen.

Ondoren, bikotea Elxera joan zen bizitzera, eta biktimaren bahiketak bertan ere jarraitu zuen, ihes egitea lortu zuen arte.

 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bi pertsona ospitalera eraman dituzte Azpeitiako etxebizitza batean izandako sute baten ondorioz

Sutea izan da gaur eguerdian Azpeitian, Erdikaleko 27. zenbakiko etxebizitza batean. Sua 15:00ak pasatxo piztu da, eraikineko bigarren solairuan, eta ondorioz, inguruko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte. Hirugarren solairuan zeuden bizilagunek ezin izan dute euren kabuz irten, eta suhiltzaileek lagunduta atera dituzte kalera. Suhiltzaileak lanean ari dira sugarrak amatatzeko. Bi pertsona Zumarragako ospitalera eraman dituzte, sutean kea arnasteagatik.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X