Albiste da
Txingor-zaparrada Agurainen
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Agurainek laguntza eskatu du, txingorrak eragindako kalteak direla eta

Udalak laguntza eskatu die Jaurlaritzari eta Arabako Diputazioari, kazkabar-erauntsiak eragindako kalteak zenbatzeko eta herritarrei kalteak ordaintzeko.
Txingor-zaparrada batek zuriz jantzi zuen Agurain astelehenean.
Txingor-zaparrada batek zuriz jantzi zuen Agurain astelehenean. Argazkia: Jordan Diaz de Garaio

Aguraingo Udalak Eusko Jaurlaritzaren eta Arabako Diputazioaren elkarlana eskatu du, joan den astelehenean izan zen txingor-zaparradak eragindako kalteak zenbatzeko eta kaltetutako herritarrei indemnizazioen inguruko azalpenak emateko.

Udalak gutun bana igorri die Estafania Beltran de Heredia Segurtasun sailburuari, Arantza Tapia Ekonomia sailburuari eta Javier de Andres Arabako ahaldun nagusiari.

Kazkabar-erauntsiak ondasunetan eta nekazaritza-guneetan eragindako kalteak zenbatzeko eta herritarrei nahiz enpresei balizko kalte-ordainak emateko kudeaketa egiteko laguntza behar duela dio aipatu idatzian Aguraingo Udalak.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X