San Inazio bigarrena
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Balio gabeziaren ondorioz, askatasuna jainkotzen dela esan du Munillak

Jose Ignacio Munilla Donostiako gotzainak uste du ‘’idealen krisiak’’ bultzatuta, batzuek ‘’sasibalioei’’ heldu dizkietela, horien artean ‘’erabakitzeko eskubideari’’.
munilla azpeitia san inazio

Jose Ignacio Munilla Donostiako gotzainak uste du ‘’idealen krisiak’’ bultzatuta batzuek ‘’sasibalioei’’ heldu dizkietela, horien artean ‘’erabakitzeko eskubideari’’. Zehazki, ‘’bizitzen jarritu ala buruaz beste egin’’, abortatu ala ez, eta ‘’elkarbizitzarako loturei eutsi ala ez’’ izan ditu mintzagai. Horri lotuta, Munillak uste du askatasuna jainkotu egiten dela, balio gabeziaren ondorioz.

Loiolako basilikan egin duen San Inazio mezako homilian esan ditu hitzok. "Hauxe da egungo dogma: ez dago egia unibertsalik, gizabanakoak bezainbat egia baino. Kultura honen erabateko ideal bakarra da askatasuna, norbere aukera bezala ulertuta’’, azaldu du. Testuinguru honetan, gotzainak adierazi du ‘’ideialen krisi hori berau jasaten duen kulturak berak ez duela aintzat hartzen, eta horrek sasibalioetara jotzea darama; horien artean, erabakitzeko eskubidea’’.

Gotzainaren hitzetan, ‘’ideal objektiboen gabezia’’ dago, eta horren tokian ‘’norberaren askatasuna’’ ari gara ‘’jainkotzen’’. Halaber, ‘’kultura materialistaren eta kapitalistaren inguruan hausnarketa’’ egitera deitu du.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
Zuzenean
Duela  min.

Adimen Artifiziala, bullyinga egiteko tresna berria: “Hezkuntza digitalean hezi behar ditugu haurrak”

Azken urtean, ziberbullyinga gauzatzeko adimen artifizialaren erabilerak nabarmen egin du gora, hainbat ikerketaren arabera. Gelakideren baten argazki, bideo edo audio bat manipulatuz bideo faltsuak sortzeko erabiltzen da AA, eta sare sozialen bidez zabaltzen dira. Mikel Cerezo gizarte hezitzaile eta adikzioetan adituak adierazi du orain "duela urte batzuk baino askoz bizkorrago" hedatzen direla edukiak, eta ondorioak suntsitzaileak izan daitezkeela.  

SAN SEBASTIÁN, 15/09/2025.- Primera jornada del juicio presidido por el juez, Augusto Maeso (d), celebrado este lunes en la Audiencia Provincial de Gipuzkoa contra el masajista donostiarra acusado de agredir sexualmente a tres adolescentes .EFE/Juan Herrero
18:00 - 20:00
Zuzenean
Duela  min.

Hiru adingaberi sexu-erasoak egin zizkien masajistari 26 urteko kartzela-zigorra ezarri diote

Gipuzkoako Auzitegiak jada agindu du gizona espetxeratzea. 14 urteko kartzela-zigorra ezarri dio 16 urtetik beherako adingabeei egindako bi sexu-eraso delituengatik (zazpi urte, biktima bakoitzeko), 10 urtekoa, 16 urtetik beherakoari egindako sexu-eraso jarraituagatik, eta, bi urtekoa, haurren sexu-ziberjazarpenagatik. Gainera, beste neurri batzuen artean, espetxetik ateratzen denean 17 urte egin beharko ditu zaintzapeko askatasunean, eta, orotara 40.000 euroko kalte-ordaina eman beharko die hiru biktimei.

Gehiago kargatu
Publizitatea
X