Belgikan desagertuta
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Egiluzen aldeko bizikleta martxa Galdakaotik irtengo da ostiralean

Martxa abuztuaren 17tik 23ra egingo da, eta Flandriara eta Holandara eramango du gaztearen desagerpenaren berria. Anberes, Breda, Rotterdam-Haga, Anberes, Gante-Brusela eta Leuven zeharkatuko ditu.
Artxiboko irudia: EFE
Artxiboko irudia: EFE

Hodei Egiluz gazte galdakoztarraren aldeko bizikleta martxa Galdakaoko (Bizkaia) udaletxetik abiatuko da ostiral honetan, abuztuaren 15ean, eta Flandria eta Holanda zati bat zeharkatuko ditu.

Martxaren antolatzaileek eta Galdakaoko Udalak espedizioaren agurrean egoteko deia luzatu diete herritarrei, goizeko 10:00etan, 2013ko urriaren 19an Anberesen desagertu zen gaztearen argazkia daraman kamisetekin.

Bizikleta martxa abuztuaren 17tik 23ra egingo da, eta Flandriara eta Holandara eramango du gaztearen desagerpenaren berria, Hodei Egiluzen bilaketan laguntza eta babes gehiago lortzeko asmoz. Zikloturisten taldeak Anberes, Breda, Rotterdam-Haga, Anberes, Gante-Brusela eta Leuven zeharkatuko ditu.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bi pertsona ospitalera eraman dituzte Azpeitiako etxebizitza batean izandako sute baten ondorioz

Sutea izan da gaur eguerdian Azpeitian, Erdikaleko 27. zenbakiko etxebizitza batean. Sua 15:00ak pasatxo piztu da, eraikineko bigarren solairuan, eta ondorioz, inguruko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte. Hirugarren solairuan zeuden bizilagunek ezin izan dute euren kabuz irten, eta suhiltzaileek lagunduta atera dituzte kalera. Suhiltzaileak lanean ari dira sugarrak amatatzeko. Bi pertsona Zumarragako ospitalera eraman dituzte, sutean kea arnasteagatik.

Ekain Perrino, elkarrizketa EiTBn
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ekain Perrino: "Gorroto-delitua dela onartu da, baina 2 urteko espetxe zigorra ez da ezer"

Justiziak Ekain Perrinok 2021ean Basaurin jasandako eraso homofoboaren egile gehienak zigortu ditu. Hamaika egileetatik hamarrek bi urteko espetxe zigorra jaso dute, osotasun moralaren aurkako delituagatik; hamaikagarrenari, berriz, 14 hilabeteko kartzela zigorra eta zortzi hilabeteko isuna ezarri diote. Perrino pozik agertu da gorroto-delitua onartu duelako epaileak, 2 urteko espetxealdia ez dela nahikoa adierazi du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X